Finantza publikoa

Jaurlaritzak 600 milioi euro eskatuko ditu merkatuetan

Bigarren aldiz aurten, bonu jasangarriak jaulkiko ditu. %86 joango da «gizarte programetara», eta %14 ingurumenera.

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia sailburua. RAUL BOGAJO /FOKU
Irune Lasa.
2020ko azaroaren 9a
12:14
Entzun

Eusko Jaurlaritzak koronobirusaren krisiak sortutako egoerari aurre egiteko erabiliko du 600 milioi euroko bere hurrengo bonu jaulkipenetik lortutako diruaren zati handiena, %86. «Osasunera, hezkuntzara eta gizarte politiketara», zehaztu du Pedro Azpiazuren Ekonomia sailburua. Zehazki esateko, %49 jasoko dute  Jaurlaritzak «gizarte politika» deitutakoek (etxebizitza soziala sustatzea, enpleguaren sorrera eta garapen sozioekonomikoa), %22 osasunak, eta %15, berriz, hezkuntzak. Gainerako %14 ingurumen programetara joango da.

Merkatuaren egoera egokia denean egingo du jaulkipena Jaurlaritzak, eta eragiketaren arduradunak Norbolsa eta BBVA dira. Horiekin batera, Banco Sabadell, Santander, Caixabank, HSBC eta ING erakundeek ere hartzen dute parte.

Jaulkipena

Aurten zorpetzeko gaitasun handiagoa duenez, Eusko Jaurlaritzak finantzabideak lortzeko aurretik jada frogatuta duen tresna baliatuko du, bonu iraunkorrarena. Tresna hori aurten bigarrenez erabiliko du gobernuak. Aurrekoan 500 milioi euroren bonuak merkaturatu zituen, arrakasta dezentekoarekin, erosketa eskaria eskaintza baino zazpi aldiz handiagoa izan baitzen. Hamazazpi herrialdetako 120 inbertitzailek erosi zuten zor hori.

2020an, orain arte, 885,5 milioi euroren zorra hartu du Jaurlaritzak. Apirileko bonu iraunkorraz gain, hiru aldiz jo du finantza merkatura ezarpen pribatuen bitartez (265,5 milioi), eta Europako Inbertsio Bankuak 140 milioi euroren mailegu bat eman dio.

Ekonomia Sailak kalkulatu duenez, urtearen amaieran 10.832 milioi eurora helduko da Eusko Jaurlaritzak izango duen zorra, BPGaren %16,3ra hain zuzen ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.