Kaleratzeak

Kelvioneko langileek greba mugagabea hasiko dute itxieraren aurka

Multinazionaleko buruek Igorreko plantako 73 langileei eragingo dien erregulazio espedientea aurkezteko asmoa dute

LAB SINDIKATUA. KELVIONEKO LANGILEEN MANIFESTAZIO BAT.
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko azaroaren 10a
13:02
Entzun

Kelvion Thermal Solutionsek Igorren (Bizkaia) duen lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute plantaren itxieraren aurka. Langile batzordeak jakinarazi duenez, hilaren 15ean ekingo diote lanuzteari. Langileek bilera egin zuten iragan ostiralean, eta bertan onartu zuen protestari ekitea.

Enpresako buruek lan erregulazio espedientea aurkezteko asmoa dute, eta Igorreko plantan diharduten 73 langileak kaleratzea eragingo luke. Langileek ez dute erabaki hori onartzeko asmorik, eta hari aurre egiteko deitu dute grebaldia. Era berean, langile batzordeak enpresako zuzendaritzaren «jarrera autoritarioa» salatu du. Batzordearen arabera, enpresako kudeatzaile langileen bilerara gerturatu zen hura eteteko asmoz, eta lantegiek bota egin zuten. 

Kelvion enpresa multinazionala da, eta langileek elkarrizketa prozesu bat hasteko eskatu diote enpleguei eta lan baldintzei eusteko. Sindikatuek, halaber, mobilizaziora deitu dituzte Arratia eta Bizkaiko udal eta herritarrak, itxierak bailaran eragingo lukeen kaltea oso handia litzakeelako. Langileek iaz beste grebaldi bat egin zuten kaleratzeak eragotzi eta enpresak erabaki zituen soldata murrizketak salatzeko. 2017tik lan hitzarmena eguneratu gabe zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.