TXIRRINDULARITZA

Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote Dylan Groenewegeni

Jumbo taldeko txirrindulari herbeheretarrak hesien aurka bultzatu zuen esprintean Fabio Jakobsen herrikidea, Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta lesio larriak eragin zizkion

Dylan Groenewegen, lurrean, Fabio Jakobsen bota ondoren. EFE
Julen Etxeberria.
2020ko azaroaren 11
13:06
Entzun

Dylan Groenewegen ezingo da lehiatu 2021ko maiatzaren 7ra arte. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Jumbo Visma taldeko txirrindulari herbeheretarrari, joan den abuztuaren 5ean Poloniako Itzuliko lehen etapan esprintean ukondoarekin Fabio Jakobsen herrikidea (Deceuninck-Quick Step) hesien kontra bultzatzeagatik. Jakobsenek eroriko oso larria izan zuen, eta koman egon zen hiru egunez. Hobera egin zuen, baina, hala ere, oso lesio larriak sufritu zituen; besteak beste, aurpegiko hezur guztiak hautsi zitzaizkion. Denbora asko beharko du osatzeko, eta ikusteko dago osatuta ere lehiara itzultzeko moduan egongo den.

Groenewegen damututa dago egindakoaz. "Istripu hori orban beltz bat izango da nire ibilbidean betiko. Esprintean, nire norabidetik desbideratu nintzen. Sentitzet dut, esprinter zintzoa izan nahi baitut. Ondorioak oso larriak eta tamalgarriak izan ziren. Horren jakitun nago, eta espero dut lezio on bat izatea esprinter guztiontzat. Nire desioa da Fabio inoiz lehiara itzul dadila. Hartu den erabakiak argitasuna emango dio auziari. Eta horrek aukera ematen dit berriro aurrera begiratzeko. Zoriontsu naiz, maiatzaren 7a urrun dagoen arren". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.