Usansolon 2021eko azken hiruhilekorako aurreikusten dute galdeketa

Batzorde mistoaren lehen bilera egin dute gaur, galdeketa egiteko beharrezko memoria prestatzeko asmoz.

Usansoloko elkarteek 2018an eginiko protesta bat. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2020ko azaroaren 11
21:42
Entzun

Galdakaoko Udalekoan, gaur egin du lehenengo bilera Usansoloren desanexioaren inguruko galdeketa prestatzeko batzorde mistoak. Usansolo Herriak adierazi du «luze itxarondako» eguna izan dela gaurkoa, 11 urteko lanaren ostean. Hala, desanexiorako galdeketa datorren urteko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten dute. 

Batzorde mistoa zazpi kidek osatzen dute: Galdakaoko alkateak (EH Bildu, udal idazkariak, Bizkaiko Aldundiko bi ordezkarik, EAJko beste bik, eta Usansolo Herria taldeko hiruk, azken horrek adierazi duenez). Gutxienez hilabetean behin bilduko da hemendik aurrera, eta aldundiari eman beharreko memoria egiteaz arduratuko da. Horretarako, beharrazkoa da, besteak beste, Usansoloren mugak adierazten dituen txosten bat, baita banaketak ekarriko lituzkeen ondorio ekonomiko eta juridikoak biltzen dituzten txostenak ere. Batzordeak berak kontratatuko ditu horiek egiteaz arduratuko diren enpresak. Txostena osatzeko lau hilabeteko epea du batzordeak, baina beste bi hilabetez ere luza daiteke.

«Gaurko eguna benetan garrantzitsua da usansolotarrentzat, aspalditik aldarrikatzen gabiltzan prozesua martxan baita», adierazi du Usansolo Herria plataformak.

Galdeketaren ostean ere, lanak

Galdeketari dagokionez, emaitzak Galdakaoko udalbatzak onartu beharko ditu, ondoren Bizkaiko Aldundian aurkezteko. Beharrezko txosten juridikoa egin, eta gaia Batzar Nagusietara igaroko litzateke, horiek onesteko, Osoko Bilkuran. Handik aldundira igorriko litzateke, hark Galdakakoko Udalari ebazpenaren berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.