Australiako Gobernuak prozesu bat hasi du armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko

Scott Morrison lehen ministroak adierazi du "ikertu beharreko gertakari ugari” daudela

Scott Morrison Australiako lehen ministroa. LUKAS COCH / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2020ko azaroaren 12a
13:36
Entzun

Australiako lehen ministroak, Scott Morrisonek, armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko prozesua hasi du, eta ikertzaile berezi bat izendatuko du horretarako. 2005etik 2016ra bitartean soldaduek ustez eginiko delituak prozesatzea da asmoa. Morrisonen arabera, “ikertu beharreko gertakari ugari” daude.

“Ustezko jokabide larrien eta, beharbada, delituzkoen akusazioak kontuan hartuta, ikerketan planteatutako gaiak ebaluatu eta ikertu behar dira, eta akusazioak oinarrituak daudenean, epaitegietan auzipetu”, adierazi du lehen ministroak. Harekin zegoen Linda Reynolds Defentsa ministroa ere.

Ikerketa bulego berezia sortzeko erabaki hori, hain justu, Australiako armadak Afganistanen egindako ustezko delituen inguruko salaketak ikertzen dituen txostena argitaratu baino astebete lehenago iragarri dute; tartean leudeke exekuzio estrajudizialak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.