Ekonomia

Inflazioa, berriro beherantz

Prezioak iaz baino gutxiago garestitu dira urrian, eta inflazioa –%0,6ra heldu da.

Hego Euskal Herrian, argindarra iaz baino merkeagoa da aurten. BERRIA
Iker Aranburu.
2020ko azaroaren 13a
12:36
Entzun

Urria oso hilabete inflazionista izan ohi da; berez, prezioak gehien igotzen diren hilabetea izan ohi da. 2020a ez da salbuespena izan, KPI Kontsumoko Prezioen Indizea %0,6 handitu baita, kopururik handiena iazko urritik (+%1). Baina orduan baino gutxiago hazi direnez, urte arteko inflazioak berriro behera egin du,  –%0,3tik –%0,6ra.

INEk banatzen dituen arlo gehienetan doaz prezioak behera, baina batez ere bi arlotan: etxeko gastuak eta garraioa. Edo, beste era batera esanda, argindarraren eta erregaien prezioa, bi horiek baitute pisu gehien arlo horietan.  

Argindarra iaz baino merkeago dago, eta, gainera, iazko urrian garestitu egin zen, eta aurten, merkatu. Ondorioz, etxebizitza arloan prezioak %3,2 txikitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,8 Nafarroan.

Garraioa, berriz, %5,7 merkeago dago Nafarroan, eta %5 merkeago beste hiru lurraldeetan.

Inflazio negatiboa bultzatzen duen beste atal bat komunikazioena da: –%4tik gora azken urtean. Hor eragin handia du telefono eta Internet zerbitzuen merkatzeak.

Elikagaiak, ordea, %2 baino gehiago garestitu dira azken urtean, eta %1 inguru, berriz, arropak eta oinetakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.