Futbola

Garaipena Realak, porrota Athleticek

Donostiarrek 1-0 hartu dute mendean Huelva, baina bilbotarrek ezin izan dute Real Madril gainditu (1-0). Eibar eta Bartzelonaren arteko partida atzeratu egin dute, armaginen taldean hainbat COVID-19 kasu antzeman dituztela eta.

Valdezate baloiarekin, Real Madrilen aurkako neurketan, Valdebebasen (Madril, Espainia). MARISCAL / EFE
2020ko azaroaren 16a
11:52
Entzun

1-0. Emaitza bera, baina alde batentzat eta aurka bestearentzat. Emakumezkoen Lehen Mailak emaitza kontrajarriak ekarri zizkien norgehiagoka jokatu zuten bi taldeei. Izan ere, hirugarrenak, Eibarrek, ez zuen jokatu jardunaldi honetan Bartzelonaren aurka jokatzea egokitzen zitzaion lehia, armaginen taldean hainbat koronabirus kasu agertu direlako.

Realak Andaluziako Sporting Huelva taldeari irabazi zion Zubietan, eta hirugarren da sailkapen nagusian. Partidako gol bakarra Maijak sartu zuen 58. minutuan, eta, ordutik aurrera, donostiarrek ondo defendatu zuten emaitza. 

Athleticek, bestalde, ezin izan zuen punturik eskuratu Real Madrili egin zion bisitan. Lehen zatian, Espainiakoak nagusi izan ziren, eta, bat eta hutsekoaz gain, gol gehiago sartzeko aukera ere izan zuten. Bigarren zatian, hobetu egin zuten hobetu zuten Bilbokoek, baina ez zen nahikoa izan. 11 punturekin, sailkapenean zortzigarren da Athletic. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.