Beheranzko joerari eutsi diote Hego Euskal Herriko datuek

Milatik behera positibo atzeman dituzte Hegoaldean: 73 Araban, 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 142 Nafarroan.

PCR proba bat, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ion Orzaiz.
2020ko azaroaren 16a
13:28
Entzun

Azken hilabeteetako daturik apalenak eman dituzte atzoko proba diagnostikoek Hego Euskal Herrian: 943 positibo, guztira. Asteburua izanda, PCR eta antigeno proba gutxiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak: 11.981, aurreko egunetan baino dezente gutxiago.

Herrialdeka, jaitsiera nabarmena antzeman dute Araban (73, bezperan baino 43 gutxiago), Bizkaian (407, aurreko egunean baino 46 gutxiago) eta, batez ere, Gipuzkoan (307, bezperan baino 124 gutxiago). Nafarroan, apalagoa da beherakada: 142 positibo atzeman dituzte, aurreko egunean baino bat gutxiago. Aintzat hartzekoa da, ordea, azken asteetako positibo kopururik txikiena eman zutela Nafarroan atzo.

Ospitaleetan ere hasi da nabaritzen beheranzko joera. Osakidetzak eta Osasunbideak adierazi dute COVID-19 gaitza duten beste 61 gaixo ospitaleratu zituztela atzo, aurreko egunean baino bost gutxiago. ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ez da aldaketa handirik egon bi erakundeen esku dauden zentroetan: 203 gaixo ari dira artatzen egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.