Jaurlaritzak onartu du janaririk erosi gabe ere edariak eskuratu ahal izatea tabernetan

Alkoholik gabeko edariak bakarrik izan daitezke, eta kalean edatearen kontrako aholkua «berariaz» emanda dagoela gogorarazi du

2020ko azaroaren 17a
12:59
Entzun

 

Eusko Jaurlaritzak arindu du egin du hilaren 7an, COVID-19ari aurre egin nahian, tabernak eta jatetxeak ixteko ezarri zuen dekretua; orain, ostatu horiek baimena izango dute, eramateko jakirik saldu gabe ere, edariak eta kafeak bezeroei eskaintzeko. Betiere, alkoholik gabeak izan beharko dutela gogoratu du, eta «berariaz» emanda dagoela kalean edatearen kontrako gomendioa.

Taberna eta ostatu zenbait, ireki ezinik, etxera jaki prestatuak eramateko zerbitzuak ematen ari dira orain, negozioari eusteko ahaleginetan. Dudak sortu dira egunotan kafeak eta antzekoak emateko izan zitzaketen aukeren inguruan; izan ere, okindegietan-eta, adibidez, saltzen dituzte eramateko kafeak.

Neurria moldatuta, tabernek aukera hori bera izango dute orain: kafeak eta antzekoak saldu ahal izango dituzte eramateko janarien eskarietatik aparte ere.

Betiere, eramateko zerbitzu horiek ere mugak dituzte; 21:00etatik aurrera ezingo dira eman. Oroitu behar da, bestela ere, aisialdiarekin eta merkataritzarekin lotutako jarduera guztiak 21:00etarako bukatu behar izaten direla, eta 22:00etan etxeratzeko agindua ezarrita dagoela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.