Ostalariak ostegunean hasi ahalko dira laguntza berriak eskatzen

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarientzako deialdia da, eta 3.000tik 4.000ran eurora bitarteko laguntzak jaso ahalko dituzte, langile kopuruaren arabera.

Ledesma kaleko tabernak itxita, Bilboko erdigunean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko azaroaren 18a
13:17
Entzun

Ostalariak ostegunean hasi ahalko dira eskatzen Jaurlaritzak onarturiko laguntza berriak. 30 milioi euroko funtsa bideratu zuen itxieraren kalteak murrizteko, eta eskatzaileek hamabost eguneko epea dute agiriak aurkezteko. Eskaera asko izango direla aurreikusita, Jaurlaritzak «lasaitasuna» eskatu die ostalariei, sistema blokeatu dadin eragotzi nahi du, eta aurreratu du eskaera «guztiak» aztertuko dituela.

Diru laguntza berri hauek horrela banatuko dituzte: hiru langile bitarteko enpresek 3.000 euro jasoko dituzte; lau eta hamar langile artean dituztenek, 3.500; eta hamarretik gorakoek, 4.000. Laguntza horiek aurretik eginiko deialdiekin bateragarriak dira. Eskaerak Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, lurralde bakoitzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko bulegoan eta Zuzenean atariaren bitartez egin ahalko dira.

Diru laguntza horiek obligazio batzuei lotuta daude; esaterako, jasotzen dituztenek ezingo dute kaleratzerik egin hurrengo lau hilabeteetan eta ekonomia jardueren gaineko zergaren erregistroan jarraitu beharko dute epe horretan. Alegia, ezin dutela negozioa itxi hurrengo lau hilabeteetan. Ordainketa kolpe bakarrean egingo da, eta eskaera onartutzat emango da eskatzaileak ez badu kontrako jakinarazpenik jasotzen hamar eguneko epean. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak ostalariei nahi beste informazio eskatzeko eskumena du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.