Gazteen esamoldeak

Aberatsa da euskara, eta baliabide ugari dauzka egunerokoan erabiltzeko. Gazteen esamolde batzuk bildu ditu BERRIAk bideo batean: «hil daukan kopeta!», «hau artobero usaina!»... Ikusi eta erabili.

Berria -

2020ko azaroak 26 09:11

2018ko Euskaraldian euskarazko hainbat irain bildu zituen Berria TBk. Arrakasta handia izan zuen bideo hark, eta bi urtean 7.750 ikustalditik gora izan ditu. Hari horri tiraka, esamolde eta hitz gehiago erakutsiko duten bestelako bideo batzuk egin ditu BERRIAk bigarren Euskaraldirako. Euskara taldearen laguntzaz, euskararen baliabide batzuk gaika erakutsiko dituzte. Estilo liburuan dauden gaikako hiztegi batzuk baliatu dituzte bideoak osatzeko, eta orrialde honetan izango dira denak ikusgai, argitaratu ahala.

Aurreko bideoak hainbat animaliaren onomatopeiak bildu zituen:

Haurren hizkerari dagokiona izan zen lehenengoa:

Euskaraldiari buruzko BERRIAren beste bideo batzuk:

Lutxo Egiaren 2018ko gomendioak Euskaraldian parte hartzeko

Ikastetxe atarietako hizkuntz ohiturak

2018ko Euskaraldiko bizipenak

2020ko Euskaraldiko bideoklipa

Bigarren Euskaraldia: norbanakotik kolektibora

Gaztealdia (I)

Gaztealdia (II)

Gaztealdia (III)

Gaztealdia (IV)

Irakurle agurgarria:

Euskaraldian harpidetza eskaintza berezia egin nahi dizu BERRIAk. Hizkuntza ohituretan eragiteko helburua duen ariketa kolektibo honi ekarpena egin nahi diogu egiten dakiguna eskainiz, kazetaritza. Euskaraz informatzeko hautua egitea norbere buruarekin ez ezik munduarekin ere euskaraz aritzeko hautua egitea baita.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Egin harpidetza

Albiste gehiago

Garagardo upelak ireki dituzte ostalariek, gaur, Baionan. ©Bob Edme

Ostalariek saldu gabeak «itzuli» dizkiote suprefeturari

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko ostalarien kolektiboak haserrea erakutsi du Baionan, goizean. Garagardo iraungiak ireki dituzte suprefeturaren atarian.

Trebiñuko udaletxeko harrera mahaitxoa, Euskaraldiko txapekin. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Trebiñuko euskal enklabea

Jone Arruabarrena

Trebiñuko barrendegia administratiboki Burgosko probintzian (Espainia) kokatzen den arren, bada euskal hiztunen komunitate txiki bat bertan. Zailtasun ugari badituzte ere, euskara bultzatzeko jarduerak antolatzen saiatzen dira, eta, ildo horretan, aurten Euskaraldian parte hartzen ari dira.

Petronorrek Muskizen duen findegiko koke planta, artxiboko irudi batean ©luis tejido / efe

Petronor zigortzeko eskaera berretsi diote auzitegiek Espainiako Gobernuari

Irati Urdalleta Lete

Meatzaldea Bizirik taldeak azaldu duenez, hogei eguneko epea dauka Trantsizio Ekologikorako Ministerioak erabakia hartzeko. Zigor espedientea ez zabaltzea ebatziz gero, arrazoiak azaldu beharko ditu.

Gasteizko gardelegi zabortegia, artxiboko irudian ©juanan ruiz / foku

Araban erraustegi bat egin nahi dute, Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera

Irati Urdalleta Lete

Europako Batasuneko Next Generation funtsen laguntzak jasotzeko aukera dagoela azpimarratu dute. Gasteiz Zero Zaborrek «gardentasunez» jokatzeko eskatu die erakundeei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIA zure arigune izan dadin nahi dugu. Baliatu Euskaraldiko harpidetza eskaintza.

Egin harpidetza