Talka espazio feministako bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean

Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa        

Talka izko maitzaren 15ean hustu zuten. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko azaroaren 24a
13:09
Entzun

Talka espazio feminista hustu eta itxi zuen Ertzaintzak Gasteizen, joan den maiatzean. Gunea kudeatzen zuen kolektiboak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gertakizun haiekin «erlazionatuta» bost lagun epaituko dituzte hilaren 30ean, astelehenarekin. Kolektiboaren arabera, okupatutako lokalaren jabeak jarri du salaketa, Adolfo Dominguezek. Gogoratu du, ordea, Ertzaintzak epailearen agindurik gabe hustu zuela gunea, «elkartasuna eta salaketa ekiditen zituen konfinamendua baliatuta». Datorren astelehenean, Aihotz plazan (19:30), gertatutakoa salatzeko «elkartasun argazkia» egiteko deia egin du Talkak.

Oroitu dute espazioa iazko abenduan okupatu zutela, eta ordurako hamarkada bat hutsik zeramala. Lokal hori okupatu zuten «udalak Alde Zaharrean baimendu dituen ustelkeria, espekulazioa eta gentrifikazioa salatzeko asmoarekin». Talkak salatu duenez, Adolfo Dominguezek berak onartu zuen udalak «mesede tratua» egin ziola «lokalen salerosketa» adosteko.

Azken urteetako Alde Zaharreko bi lokal okupatu ditu kolektibo feministak, eta uste du «auzoa  bizi eta defendatzeko modua» epaituko dutela. Nolanahi ere, nabarmendu dute «behar indibidualen aurrean erantzun kolektiboak bilatzen eta legezkotasun kapitalistatik at zilegitasunak eraikitzen» jarraituko dutela.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.