Frantziako Poliziak errefuxiatuen kanpaleku bat hustu du Parisen

Frantziako Barne ministroak eskatu du iker dadila Poliziak operazioan izandako jarrera

Frantziako Polizia errefuxiatuen kanpaleu bat husten, atzo, Parisen. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2020ko azaroaren 24a
14:24
Entzun

Frantziako Poliziak ehunka errefuxiatu bizi ziren kanpaleku inprobisatu bat hustu zuen bart Parisko erdigunean. Hainbat erakundek ostatuak eta «benetako harrera sistema» bat martxan jartzeko eskatu zioten gobernuari. Poliziaren operazioak tentsioa sortu zuen, eta agenteen aurkako manifestazio bat ere egin zuten. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroak Poliziak izandako jarrera ikertzeko eskatu zuen, horiek indarkeria erabili zutelakoan. Zabaldutako irudiek sumina eragin dute, eta arratsalde honetan berriz ere elkartzeko deia egin dute errefuxiatuen eskubideen aldeko eragileek.

Poliziak Paristik kanpora eraman zituen errefuxiatuak. Hiriburuaren kanpoaldean, gizarte zerbitzuek janaria banatu zieten migratzaileei. Bestalde, Frantziako Poliziak Remy Buisine kazetariari eraso egin zion, protestako irudiak grabatzen ari zela.

Halako azkeneko operazio handia aurreko astean egin zuen Poliziak. Sena-Saint-Denisko prefektuaren arabera, 2.800 lagun inguru atera zituzten orduan. Halakoak ez dira salbuespena. 2015etik, gutxienez 66 kanpaleku hustu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.