Berrikuntzaren bidean

Ikerketa eta berrikuntza, Kimua Taldearen oinarriak

Kimua Taldeak karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatu, garatu, fabrikatu eta instalatzen ditu, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta.

Kimua Taldeak Lizartzako (Gipuzkoa) lantegiko laborategian duen Lamia proba-bankua. KIMUA TALDEA
2020ko azaroaren 29a
09:36
Entzun

Karga handiak manipulatu ahal izateko soluzio integralak diseinatzea, garatzea, fabrikatzea eta instalatzea da Kimua Taldearen zeregina. Hau da, segurtasuna, eraginkortasuna eta produktibitatea lortzen laguntzeko soluzioak.

Ikerketan eta berrikuntzan oinarritzen da Kimua Taldea, goi mailako kalitatearen irizpideen arabera, eta taldeko teknikariak adituak dira egin behar dituzten lanetan. Halaber, baliabide guztiak eskura ditu bere bezeroek behar dituzten tresnak diseinatzeko, fabrikatzeko, eta tresna horiez hornitzeko.

Etengabe hobetzen

Kimua Taldea fabrikazio, logistika eta mantentze operazioak optimizatzeko irtenbideak diseinatzen eta sortzen aritzen da, etengabe hobetzen. Horrela, Kimua Taldea aitzindaria da, erreferentea, eta berak diseinatutako makinak eta tresnak Europako, Ameriketako, Asiako eta Ozeaniako herri ugaritan erabiltzen dira.

Kimua Taldeak alor hauetako goi mailako zerbitzuak eskaintzen ditu: egiaztapen estatikoak eta dinamikoak, zertifikazioak eta alderantzizko ingeniaritza zerbitzuak, eta simulagailu bidezko formakuntza saioak.

· Lamia proba bankua, egiaztapen estatikoak egiteko, 4.0 teknologiaren bidez.

· Zertifikazioak 3Dko eskaner baten bidez, alderantzizko ingeniaritza eginez.

· Egiaztapen dinamikoak, MOG sistemaren bitartez. Testing dinamikoa.

· Zama handien manipulaziorako prestakuntza saioetarako simulagailua,

Mila tona arteko proba bankua

Kimua Taldeak bere lantegiko laborategian duen Lamia proba-bankuan mila tona arteko saioak egin daitezke. Proba-banku guztiz modularra, eramangarria eta monitorizatua da. Orain, gainera, live streaming edo proben zuzeneko transmisioa egiteko behar den teknologia gehitu da, nor bere enpresatik joan ahal izateko, mahaitik mugitu gabe, denboran eta joan-etorrietan aurreztuz. Hori gutxi balitz, proban sortzen diren datuak eta irudiak interfaze seguru baten bidez partekatzen dira.

Lamian hainbat proba mota egin daitezke, hala nola flexio, trakzio eta tortsio probak, ISO/IEC 17025 arauaren arabera. Gainera, monitorizazioa laserrarekin edo estentsiometrikoaren bidez egin daiteke, piezen portaerari buruzko datu gehiago lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.