Berrikuntzaren bidean

Ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunea

Antoñanan, martxan da ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Iberdrola dira egitasmoaren bultzatzaileak. Urrian aurkeztu dute.

Antoñanan dagoen ibilgailuentzako karga elektriko azkarreko gunearen aurkezpena. MIKEL ARRAZOLA
2020ko abenduaren 4a
09:48
Entzun

Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Iberdrolako arduradunek urriaren 19an aurkeztu dute Antoñanan (Araba) martxan den gunean, ibilgailu elektrikoentzako kargaleku lasterra.

Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, ekitaldian izan ziren Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia eta Asis Canales Iberdrolak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari instituzionala. Aurkezpena egin ondoren, karga lasterraren erakustaldia egin zuten auto batekin.

Garraio berdea

Garraio berdea etorkizuneko ekonomia berdearen parte dela, hala azpimarratu zuen Urkulluk Antoñanako gunearen aurkezpen ekitaldian. Euskal Autonomia Erkidegoa «berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa» izateko, Jaurlaritzaren Estrategian lehentasuna du. «Helburu horietan aurrera egitea Antoñanaren, Arabaren eta Euskadiren orainerako eta etorkizunerako ongizatean eta bizi kalitatean aurrera egitea da», esan zuen.

Era berean, Urkulluk nabarmendu zuen Antoñanan martxan jarri den instalazio berria hazkundea eta jasangarritasuna, eta garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa batzen jarraitzen laguntzen duen inbertsioa dela: «Instalazio berri hau urrats berri bat da legegintzaldi honetan egiteko prest gauden bidean», lehendakariaren hitzetan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak potentzia handiko sarea hirukoiztu egingo duela iragarri zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoentzako ehun kargaleku lortu arte. «Azpiegituren korridore iberikoarekin eta Europako sarearekin konektatutako euskal sarea garatu behar dugu».

Ekitaldiaren amaieran, Urkulluk ongietorria egin zion Antoñanan zabaldu den ibilgailu elektrikoen kargatze lasterrerako guneari: «Ingurumen, teknologia, ekonomia eta gizarte etekinen batura erakusten du instalazio honek».

Guneak 50 kilowatteko potentzia du, eta bi ibilgailu batera karga ditzake 40 minutuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.