fracking

Gasteizko Eguzkik eta Elkarrekin Gasteizek udalari eskatu diote ez emateko baimenik gasa ustiatzeko

Baimenak ez emateko eskatu dute, eta diru publikoa «xahutzeari» uzteko eta energia berriztagarrietan inbertitzeko. Ana Oregi zinegotziak erantzun du Jaurlaritzak berretsi egin diola gasa badagoen aztertzeko lanek aurrera segituko dutela

Fracking-aren aurkako protesta bat Shesaren egoitzaren aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko abenduaren 1a
16:46
Entzun

Ana Oregi Gasteizko zinegotziak baieztatu du Armentian gasa ustia daitekeen aztertzen segituko dutela, Jaurlaritzak hala baieztatu baitio. Elkarrekin-Gasteiz taldearen izenean egin dio galdera Oskar Fernandezek Oregiri. Oregik zehaztu dio baimenak ez duela jasotzen gasa ustiatzea, baizik eta aztertzea ea gasa badagoen, eta udalaren eskuduntza baimena ematea dela, baina estrategia energetikoa ez duela udalak definitzen, Jaurlaritzak baizik. Fernandezek gaitzetsi egin du «diru publikoa erregai fosil eta zaharkituetan xahutzea, Espainiak eta Europak beste norabide batean dihardutenean». Salatu du frackinga datorren trantsizio energetikoaren kontrako norabidean doala, eta putzuak badauden aztertzeko diru publikoko 463.000 euro gastatu direla.

Gasteizko Eguzkik ere eskatu dio udalari baimenik ez emateko. Eguzkik gogorarazi du lurzoru emankorreko hektareak okupatu eta kutsatuko lituzketela eta balio handiko akuiferoak eragingo lituzketela ehunka putzu zulatu gabe, aldundiko teknikariek ziurtatu zutenez. Hori bereziki Gasteizko Mendietako Parke Naturalaren proiektuaren eremuaren barruan dagoela azpimarratu dute. Bestetik, Shesa enpresa publikoa desegiteko eskatu du, diru publikoa aurrezten hasteko bide gisa.

Horrenbestez, Gasteizko Udalari eskatu dio «blindatzeko», eta atzera botatzeko ustiaketa horretarako eskatzen diren baimenak.

Eguzkik Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die ez dezatela zundaketa edo ondorengo putzu edo erauzketarik egin, Armentia 2 zundaketan fracking edo gas konbentzionalaren aurkako herritarren borondatea errespetatuz.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.