Pilota

Ezustekorik ez

Artolak 22-15 irabazi dio Peñari lau eta erdiko final-zortzirenetan, eta Elezkanok 22-13 Zubizarretari

ainara arratibel gascon
2020ko abenduaren 5a
23:00
Entzun

Elastiko gorria zeramaten biek. Baina  eskarmentuaren atorra edo elastikoa jantzita irabazi dute Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok  Lau eta erdiko Txapelketako final-zortzirenetako partida. Alegiakoak 22-15 menderatu du Jon Ander Peña; Zaratamokoak, aldiz, 22-13 Iraitz Zubizarreta. Biak iritsi dira zalantzekin, eta lehen partidak eragiten duen urduritasunarekin. Baina ez dute huts egin. Egin beharrekoa egin dute, eta banakakoen ez bezala, ez da ezusterik izan. Datorren asteburuan, final-laurdenetan, Artolak Joseba Ezkurdiarekin neurtuko indarrak, eta Elezkanok Jokin Altunarekin.10-7 aurreratu da. Ordu arteko errenta handiena zen, eta horrek konfiantza eman dio. Nahiz eta ez zuen bizpahiru tantoko aldea zabaltzea baino lortzen hasieran. Peñak, berriz, berean jarraitu du. Ahalik eta azkarren aurrean tantoa amaitzen saiatzen zen. Baina sakez bi falta egin zitun, eta konfiantza galtzen joan zen. Artolak ez zuen aparteko jokorik egin, baina egin behar zuena egin zuen, eta aldea areagotzen joan zen, sei tantokoa izan arte: 18-12.

Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatu ziren dira partidak. Lehena Artolaren eta Peñaren artekoa izan da. COVID 19ak utzitako arrastoen erruz banakakotik kanpo geratu eta gero, txapelketa batera itzuli da Artola. Hobeto hasi du partida Peñak. Oso sartuta, sakean asmatuz eta arriskatuz.  4-6 jarri da aurretik. Arriskatzea ezinbestekoa zuen irabazteko.
Artola deseroso zegoen. Txapelketa batek eskatzen duen erritmoa hartu beharra zuen. Baina pare bat pilota txapara joan zaizkio Peñari. Hori izan da Artolaren pizgarria. Pixkanaka ezkerretik eta behetik jokatzen hasi zaio Peñari, eta abantaila lortzen: 18-12

Lana biribiltzea baino ez zitzaion falta Alegiakoari; Peñak, berriz, erreskadan tanto batzuk behar zituen partidan sartzeko. Bi egin ditu segidan. Hamabosgarrena gertu izan du, baina boleaz eskuinera zabaldutako pilota kanpora joan zitzaion. Hor amaitu dira Peñaren aukerak.eArtola pozik zegoen . «Presiorik gabe etorri naiz, denbora asko neramalako jokatu gabe. Aparteko jokorik egin gabe, sakean eta errestoan ez dut akats nabarmenik egin, eta hor egon da gakoetako bat. Egin ditudan sakeekin oso pozik geratu naiz. Agian, ez ditut tanto asko egin, baina Jon Anderren errestoaren ostean aukerako pilotak geratu zaizkit, eta hori ere baliatu dut».  Datorren asteburuan lau eta erdiko azken bi txapelketako garailea izango du aurrean: Joseba Ezkurdia. «Partida gogorra izango da. Iaz ere jokatu nuen haren kontra, eta ez nuen irabaztea lortu. Erronka polita dut aurrretik. Uste baino hobeto aurkitu naiz, eta beste astebete dut sasoia hartzen segitzeko».

Beste neurketa, Elezkano eta Zubizarretaren artekoa, antzeko bidetik joan zen. Elezkano 5-0 aurreratu da. Pilota bizi jotzen hasi da, eta bazirudien erraz irabaziko zuela.Baina pixkanaka partidan sartzen joan da Zubizarreta, eta estu hartzen hasi da Elezkano. 6-8 jarri  da aurretik. Banakakoan Erik Jakaren aurka jasotako kolpea eta gero, zalantzak izaten has zitekeen Elezkano. Baina botillero lanetan aritu zen Jokin Etxanizek behar zuen patxada eman dio.

Elezkano zertxobait asmatzen hasi da errematean, eta pilotari eman dion abiaduraren zertzelada batzuk azaltzen. Hala, Zubizarreta kontrakarrean jokatzen hasi da. 10-1eko partziala egin du Zaratamokoak: 16-9. Errenta horrek, partida ia erabakita uztearekin batera, patxada apur bat gehiago izateko aukera eman dio.

Ez dela partida erraza izan onartu du. «Zalantza eta beldur askorekin etorri naiz, entrenamendu seriorik ezin izan dudalako egin, eta animoz ere nahiko burumakur nengoelako. Baina tantoa amaitzen jakin dut, eta pozik nago egindako partidarekin. Jokinek asko lagundu dit».  Jada jarri da Altunaren partidari begira: «Partida polita izango da. Harreman handia dut harekin, eta gustura jokatuko dut».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.