Datuak

Beste 734 positibo zenbatu dituzte Hegoaldean

Bezperan baino 31 gehiago dira. Positiboen ehunekoa %6,7koa da Hego Euskal Herrian.

Antigeno testak egiten laborategi batean. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2020ko abenduaren 12a
10:44
Entzun

Koska bat gora egin du Hego Euskal Herriko positiboen kopuruak azken orduetan: 734 zenbatu dituzte. Bezperako datuekin alderatuta, beraz, 31 kasu gehiago dira. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur goizean jakinarazi dituzten datuen arabera, atzo 10.854 PCR eta antigeno proba egin ziren lau lurraldeetan, eta horietatik %6,7k eman zuten positibo. Aurreko egunean baino 1.711 test gutxiago egin ziren atzo, beraz, eta hala ere positibo gehiago atzeman ziren. Azken asteko positibo kopururik handiena izan da atzo erregistratutakoa.

Lurraldeka, Bizkaian zenbatu dira kasu gehien: 295 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 65 gehiago.  Gipuzkoan, beste 209 kasu erregistratu dira, aurreko egunean baino 34 gutxiago. Araban, berriz, 129 dira zenbatutako positiboak, bezperan baino zazpi gehiago. Nafarroan, bestalde, beste 98 koronabirus kasu zenbatu dituzte, bezperan baino zortzi kasu gutxiago.

Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, atzo beste 78 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herriko erietxeetan koronabirusarekin, eta une honetan 134 lagun daude ZIUetan. Gainera, Osasunbideak jakinarazi du bi pertsona hil direla azken orduetan birusarekin: 71 eta 94 urteko bi gizonezko. Aurreko egunetan 86 urteko beste emakume bat ere zendu dela jakinarazi du Osasunbideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.