Katalunia

Europako Justizia Auzitegiak ez du onartu Junquerasen eurodiputatu karguari buruzko helegitea

Europako Parlamentuko presidente David Sassolik hutsik utzi zuen Junquerasen eserlekua, urtarrilean, eta horren aurkako helegitea jarri zuen buruzagi independentistak. Europako Justizia Auzitegiak adierazi du Espainiako auzitegiek ebatzitakoa bete zuela Sassolik.

Oriol Junqueras ERCko presidentea. DAVID BORRAT / EFE
Julen Aperribai.
2020ko abenduaren 15a
19:46
Entzun

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ez du onartu Oriol Junqueras ERCko buruak bere eurodiputatu karguaren inguruan jarritako helegitea, argudiatuta Espainiako auzitegiek hartutako erabakiak bete zituela Europako Parlamentuak. "Europako Parlamentuko presidenteak egoera juridikoaren inguruko informazioa helarazi zion erakundeari, zeina Espainiako agintarien erabakien ondorio baitzen", ebatzi du auzitegiak, ohar batean. 

Urtarrilean utzi zion Europako Parlamentuak Junqueras eurodiputatu modura onartzeari, eta, horrenbestez, bere egin zituen Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Espainiako Hauteskunde Batzordearen argudioak. Espainiak Junqueras hamahiru urteko espetxealdira eta inhabilitaziora zigortu zuenez, haren egoera juridikoa eurodiputatu karguarekin bateraezina dela adierazi zuten. Ebazpen hori aintzat hartu zuen Europako Justizia Auzitegiak, eta, hala, aurrez auzitegi horrek berak esandakoan atzera egin zuen. Izan ere, eurodiputatu izaera eta immunitatea aitortu zizkion hasieran ERCko presidenteari.

Europako Parlamentuak, Espainiako justiziak agindutakoa aplikatu, eta hutsik utzi zuen Junquerasi zegokion eurodiputatu kargua, eta erabaki horren aurkako helegitea jarri zuen ERCko buruak. Erabaki hari arrazoia eman dio orain Europako Justizia Auzitegiak. an emandako ebazpena kontrolatzeko", eta gaineratu du ezin diola uko egin erabaki horiek betetzeari. Auzitegiaren ebazpenak jaso duenez, "Europako Parlamentuak ez du eskumenik estatu kide batek eurodiputatu bat kargutik kentzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.