Europako funtsak

ELA: «Europako funtsei uko egin behar zaie, haiek jasotzeko baldintza pentsioak murriztea bada»

Gaur egungo baldintzetan Next Generation funtsek herrialdeei «murrizketak exijituko» dizkietela eta «eredu neoliberala» indartuko duela salatu du sindikatuak.

Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusia. ARITZ LOIOLA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2020ko abenduaren 16a
12:49
Entzun

ELAk euskal erakundeei Europako funtsei uko egiteko eskatu die «gizarte eskubideak murriztearen baldintzapean» badatoz. Sindikatuak nabarmendu du Europako Batasunak sustaturiko Next Generation funtsak jasotzeko erreformak egin behar direla, besteak beste, «pentsio sisteman, lan legedian eta merkatu batasunari buruzko araudian». Era berean, salatu du funtsen helburua egun martxan dauden multinazionalen egitasmoa finantzatzea dela, eta ez osasun, zaintza, edo enplegu politikak bultzatzea. 

ELAren ustez, Europako funtsen norabidea «onartezina» da, eta horrelako baldintzapean datozen funts oro ezin da onartu. Hori ikusirik, europar ereduaren «orientazioa» guztiz aldatu behar dela iritzi dio, eta bertan behera utzi aurrekontu egonkortasuneko arauak. Erabaki horren eskutik, «igoera handia» eskatu du errenta handien, enpresen, ondarearen eta kapitalaren gaineko zergetan; eta horrela aurrekontu nahikoak bermatu ahal izango direla gizarte babesa edo zerbitzu publikoen arloetan. 

ELAk Eusko Legebiltzarreko eztabaida monografikoaren harira plazaratu du gaiaren inguruko bere iritzia, baina gogoratu du, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euren proposamenak egingo dituzten arren, Espainiako Gobernuak urtarrilean erabakiko duela funtsen helmuga zein izango den, «alde bakarrez». Horren harira, gogoratu du Espainiako Gobernua azken asteetan Europako Batasunarekin «modu klandestinoan» ari dela negoziatzen funtsen trukean egin beharreko erreformak. Salatu du bilera horietako agiriak ez direla publiko egiten ari, baina ELAk badakiela funtsen baldintzen inguruan eztabaidatzen ari direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.