Albistea entzun

Merkataritza

'Brexit'-erako azken erlojupekoa, Bruselan

Europako Parlamentuak ohartarazi du igande gauerako jaso behar duela akordioa, berresteko denbora izan dezan. Baikor dago oraindik Europako Batzordea, baina gutxiago Erresuma Batua.

David Frost, Erresuma Batuk negoziazio taldeko burua, gaur, Bruselan.
David Frost, Erresuma Batuk negoziazio taldeko burua, gaur, Bruselan. STEPHANIE LECOCQ / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2020ko abenduak 17

Aldapa motzeko eta pikoko udaberriko klasikoengatik da ezaguna Belgika ziklismozaleen artean, baina bestelako lasterketa bat da orain herrialde hartako hiriburuan jokatzen ari dena: erlojupeko bat, gogorra hura ere, brexit-aren osteko merkataritza akordio bat egiteko Europako Batzordearen eta Erresuma Batuaren artean. Urteberriarekin batera aterako da Erresuma Batua EBren merkatu bakarretik, baina erlojupekoa egun batzuk lehenago bukatu behar duela ohartarazi du Europako Parlamentuak: ezein akordio igande gauerdirako ez badago, ez du astirik izango berresteko, eta ezingo du urtarrilaren 1ean indarrean jarri.

Michel Barnier EBko negoziazio taldeko buruaren bisita izan dute gaur Europako Parlamentuko taldeetako buruzagiek. Astearen hasieratik EBren aldetik jasotzen ari den mezu baikorrarekin joan zaie Barnier. Negoziazioak «azken urratsetan» zeudela esan die, eta «azken oztopo batzuk» gainditzea falta dela akordio bat lortzeko. Ituna biharko egon ote zitekeen galdetuta, ez du erabat baztertu, baina ziurtatu du zaila izango zela. Negoziazioek asteburuan jarraituko dutela aipatu diote EBko iturriek Financial Times egunkariari.

Lanegunari bukaera emateko, 20:00etan telefonoz hitz egin dute Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariak. Von der Leyenek esan du «diferentzia handiak» hor daudela oraindik, batez ere arrantza gaietan. «Erronka izango da haiek gainditzea. Elkarrizketek bihar jarraituko dute». Downing Streeteko iturrien arabera, Johnsonek Von der Leyeni ohartarazi dio «egoera oso larria» dela, «denbora gutxi» dagoela eta oso posible dela akordiorik ez egotea «EBk ez badu jarrera aldatzen».

Europako Parlamentuaren oharra

Akordioaren edukiak ez ezik, epeak ere garrantzitsuak direla entzun du Barnierrek. Izan ere, eurodiputatuek esan diote beranduenik igande gauerako jaso behar dutela akordioa, ongi aztertzeko eta horri buruz erabaki bat hartzeko astia izan dezaten. Berez, ituna erabat lotu aurretik nahi dute testua, aztertzen hasteko. Jasoko balute, prest daude abenduko azken astean osoko saio batera deitzeko eta han bozkatzeko.

Europako Parlamentuak aste batzuk daramatza EBko gobernuei eta negoziatzaileei gogorarazten merkataritza itun guztiei buruzko azken hitza berea dela. Normalean, hilabeteak behar ditu prozesuak, halako itunek ehunka eta milaka orrialde izaten baitituzte, ager daitezkeen zirrikitu guztiak ixten saiatzeko. Baina brexit-aren ostekoa «kasu berezia» dela aitortu dute europarlamentariek, eta prest agertu dira tramiteak bizkortzeko.  

Ikusteko dago zer gerta daitekeen iganderako akordiorik ez badago, baina urteko azken egunotan lortzen badute, Barnierrek berak aipatu izan duen aukera bat da akordioa behin-behinean indarrean jartzea, Parlamentuaren onespena jaso bitartean.

Mugimendu eztabaidatsua izango litzateke hori, Europako Parlamentuak gogoraraziko bailuke bera dela EBko herritarren borondate demokratikoaren ordezkaria. Edonola ere, ez litzateke lehen aldia izango EBko egiturek beren araudi propioen interpretazio aske bat egiten dutela praktikotasunaren izenean.

Westminster ere, prest

Baina itun batek gutxienez bi alde behar ditu itun bat izateko, eta, kasu honetan, Londresi egokitu zaio ezkorrarena egitea. Akordio baterako aukerak «%50 baino txikiagoak» direla esan du goizean Michael Gove Kabineteko ministroak; arratsean, berriz, eguberritik landa luza daitezkeela negoziazioak. Zenbateraino den egia eta zenbateraino negoziaziorako estrategia ez dago jakiterik, baina ez da harritzekoa Boris Johnsonen gobernuak gogor plantak egitea, bere jarraitzaile batzuek ez dutelako nahi inolako akordiorik, eta beste batzuek soilik onartuko dutelako asko borrokatutakoa dela sinestarazten baldin bazaie.

Brexit zale sutsuenetako bat Jacob Rees-Moog izan da, gaur egungo Komunen Ganberako liderra. Beste diputatuek bezala, oporrak hartu zituen atzo, baina iragarri zuen akordio bat badago Westminsterreko parlamentuak saio berezi bat egingo duela datorren astean, akordioa berresteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Tubacexen aldeko itsasgarri bat, Industria Sailak Bilbon duen egoitzako pareta batean. Atzean, kristalean islatuta, Tubacexeko langile batzuk. ©AIARALDEA.EUS

Ertzaintzaren «jarrera aldaketari» egotzi dizkiote Tubacexeko istiluak

Imanol Magro Eizmendi

Langile batzordeak azaldu du beren protestak baketsuak direla, eta Poliziak jokatu zuela ezberdin herenegun. Jaurlaritzari «benetako inplikazioa» eskatu diote, artekari lan hutsetik haratago

Ane Insausti Mubileko zuzendaria, atzo, Tolosan, eta agintarien taldea haren atzetik, Markel Olano eta Iñigo Urkullu buru direla. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Mugikortasunaren arloko enpresek prest dute Mubil, probaleku gisa

Xabier Martin

«Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun berriaren abangoardian» kokatzea du helburu, lurraldeko enpresekin elkarlanean. Hiru urte barru, Donostiako Eskuzaitzetan izango du behin betiko egoitza

Taberna bat, Bilbon, ostalaritzaren irekitzearen ondoren. ©Monika del Valle / FOKU
Pedro Sanchez, gaur. ©Emilio Naranjo / Efe

Ostalarientzat laguntzak iragarri ditu Pedro Sanchezek

Iker Aranburu

Espainiako Gobernuak 11.000 milioi euro banatuko ditu «enpresak indartzeko». Ez du argitu zuzeneko laguntzak izango diren ala zerga murrizketak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.