Ezbeharra

23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto istripuan

Gidatzen zuen autoak eta Bizkaibuseko autobus batek aurrez aurre jo zuten atzo arratsaldean, eta bertantxe zendu zen autoaren gidaria. Gernika futbol taldeko jokalaria zen.

Istripua izan zuen Bizkaibuseko autobusa. MIGUEL ANGEL GOMEZ VIAR
2021eko urtarrilaren 4a
07:35
Entzun

Atzo 17:40 aldera, auto batek eta Bizkaibusen autobus batek elkar jo zuten Markina-Xemeingo (Bizkaia) Iruzubieta auzoan, BI-633 errepidean, eta bertan hil zen autoaren gidaria. Osasun zerbitzuek autobuseko gidaria eta bidaiari bat ere artatu behar izan zituzten, eta gizon bat Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du zer gertatu zen argitzeko.

Hildako gaztea Aitor Gandiaga da; 23 urte zituen, eta Markina-Xemeingoa zen. Athletic-en harrobian hazitakoa izanik, futbolean jokatzen zuen Gernikan, eta futbol munduan hainbat erreakzio eragin ditu heriotzak. Doluminak helarazi dituzte hainbat klubek, baita zuri-gorrien lehen taldeko kide batzuek ere. Aurten euskal errepideetan hildako lehena da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.