Urrutikoetxea-Imaz 8-22 Pena II.a-Albisu

Peña II.a-k eta Albisuk zer egin dezaketen erakutsi dute

Gehiago izan ziren atzo Urrutikoetxea-Imaz baino, eta aise gainditu zituzten. Binakako Txapelketako liderrak dira oraingoz.

Peña II. eta Urrutikoetxea, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2021eko urtarrilaren 4a
13:06
Entzun

Indartsu hasi dute Binakako Txapelketa Peña II.a-k eta Albisuk: sailkapeneko liderrak dira oraintxe. 22-8 irabazi zieten atzo Urrutikoetxeari eta Imazi, eta aldea handiagoa ere izan zitekeen irudipena zutela amaitu zuten urdinek neurketa. 

Izenak ikusita, Peñak eta Albisuk osatutakoa txapelketako bikoterik ahulenetakoa zela zirudien joan den asteko aurkezpenean. Ez hori bakarrik: Peña txapelketan sartu izanak, Oinatz Bengoetxea kanpoan utzita, ika-mika piztu zuen zaleen artean. Tolosarrak ez zituen nahi bezalako emaitzak eskuratu buruz buruko eta lau eta erdiko txapelketetan, baina, oraingoz, frontoian erakutsi ditu Baikok bere aldeko apustua egin izanaren arrazoiak.

Bikain jokatu zuen atzo Peñak, tantoak ondo bukatuz, eta zer esanik ez Albisuk. Bera izan zen jaun eta jabe kantxan, eta, atzeko koadroak dominatzeaz gainera, sei tanto amaitu zituen. 7-0 hasi ziren irabazten, baita 2-15 ere, eta neurketaren hondarrean soilik erakutsi zuten euren jokoa Urrutikoetxeak eta Imazek. Berandu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.