Libano

Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko

Bi urte bete dira lehen ministro zena hil zutenetik, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte bera omentzeko.

Berria -

2007ko otsailak 14
Rafik Haririen hilketak libanoarren artean zabaldutako zauriak gordin daude oraindik, eta hura omentzeko ekitaldiek enfrentamenduak sor ditzaketela uste dute Libanoko agintariek, eta segurtasun neurri handiak jarri dituzte indarrean. Atzo, hiru pertsona hil zituzten Beirutetik hurbil bi autobusetan lehergailuak zartarazita. Zenbait iturriren arabera, gaur omenaldian parte hartzera zihoan jendea zeramaten autobus horiek. Siriarren aldeko eta kontrakoen artean hainbat enfrentamendu izan dira azken bi urteetan Libanon. Siriarren aurkako hainbat zuzendari politiko hil dituzte atentatuetan. Rafik Hariri Libanoko politikari ezagunetako bat zen. 1975 eta 1990 urtean artean iraun zuen gerra zibila eta gero Libanoko eraikuntza nazionalaren alde lan handia egin zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna