Cadiz 3-1 Alaves

Lozano nahikoa izan da Alaves gainditzeko

Cadizen eta Alavesen arteko partida, atzo. JULIO MUñOZ / EFE
2021eko urtarrilaren 11
08:36
Entzun

Tachiren kaleratzeak baldintzatu zuen Cadizen eta Alavesen arteko norgehiagoka. Gasteizko taldeak jokalari batekin gutxiagorekin jokatu zuen bigarren zati osoa, eta etxeko taldeko aurrerali Lozano amesgaizto bilakatu zitzaien. 

Partida lasai hasi zen, Alex Fernandezek markagailua ireki zuen arte, Pereak ezker hegaletik eginiko jokaldiaren ostean. Marrazainak jokoz kanpokoa edo Lozanoren falta adierazi zuen hasieran, baina, VARean begiratu ostean, gola baliozkotzat jo zuen epaileak. VARa izan zen protagonista Alavesen golean ere. Falik Tachiri eginiko falta berriz begiratzeko eskatu zuen epaileak, eta penaltia adierazi. Hala, Joseluk berdinketa ekarri zuen, 23. minutuan. Hor amaitu ziren lehen zatiko gorabeherak. 

Bigarren zatiarekin, Lozano bihurtu zen protagonista. Tachiren bigarren txartel horia eragin zuen, hasi bezain laster, eta 56. minutuan berriz ere aurretik jarri zuen etxeko taldea. Puntutetan, atzetik eta hamar jokalarirekin, Alaves ez zen egoera iraultzeko gai izan. Halere, Riojak bere zangoetan izan zuen berdinketa, baina Ledesma bizi ibili zen atean. Jokaldi hari berehala erantzun zion Cadizek. Lozanok eta Negredok eginiko jokaldia bigarrenaren golarekin amaitu zen: 3-1.

3 - Cadiz: Ledesma; Iza Carcelen, Cala, Alcala, Espino; Fali (Garrido, 81. min), Jonsson, Alex Fernandez (Adekanye, 90. min), Perea, Negredo (Malbasic, 86. min) eta Lozano (Gimenez, 81. min).

1 - Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Tachi, Lejeune, Duarte; Battaglia (Pons, 76. min), Pina (Keller, 76. min), Rioja (Sainz, 82. min), Peleteiro (Manu Garcia, 56. min); Deyverson (Mendez, 56. min) eta Joselu.

Golak: 1-0, Alex Fernandez (14. min); 1-1, Joselu (23. min); 2-1, Lozano (55. min); 3-1, Negredo (68. min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.