Albistea entzun

Analisia

Argia behar Baionan

 

Martxelo Otamendi Egiguren -

2021eko urtarrilak 11

Komeni zaio azkar argitzea Frantziako Poliziari eta, horrekin batera, Jerome Bourrier prokuradoreari zer eta nola gertatu den hilketa Baionan. Prokuradoreak jakinarazi duenez, bi bide zabaldu ditu gertatutakoa argitzeko.

Lehen bidean, ikertu nahi du emakumeak autoarekin eraso egin ote zien poliziei, Poliziaren bertsioaren arabera emakumeak nahita jo baitzuen kontrola ezarrita zeukan poliziaren autoaren aurka, kontroletik ihes egiteko asmoz.

Bigarren ikerlerroak Poliziaren jarduna aztertu nahi du, eta argitu beharko luke ea ustez ihes egin nahi zuen emakumeari tiro eman zion poliziaren bizitza oso arrisku larrian zegoen, eta ea tiro ematea beste biderik ez zeukan poliziak. Hor dago ikerketaren gakoa. Ez afera batean ez bestean ez dugu, tamalez, emakumearen bertsioa edukiko, eta zaila izango da polizia ez den lekukorik topatzea, gaueko ordu batean gertatu baitzen. 

Azken urteotan, poliziak gaizkilearen bizitza errespetatzea helburu eduki behar duela lehenesten duten ordena publikoko adituen irizpideari jarraituta, nahiko onartuta dago tiro egitea azken-azken aukera dela poliziarentzat, erabat muturrekoa eta poliziaren edo beste inoren bizitza arrisku benetakoan dagoenekoa soilik. Ez, hamarkadetan egin den bezala, ihesean zihoan gaizkilea harrapatzeko; horretarako hankak, autoak, helikopteroak… dauzkate poliziek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elkartearen itxiera salatzeko manifestazioa egin zuten joan den ostegunean, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hutsunea» utziko du hirian

Edurne Begiristain

Adra gobernuz kanpoko erakundearen Gasteizko egoitzak ateak itxiko ditu, finantzaketa faltagatik. Migrante asko «babesik gabe» geratuko direla salatu dute.
Suizidioari buruz aritu dira EHUko Udako Ikastaroetan, <em>Izena duena: suizidioa</em> jardunaldian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Suizidioa zaurgarritasunean

Oihane Puertas Ramirez

LGTBI kolektiboko kideen eta adineko pertsonen suizidio tasa handiagoa dela adierazi dute EHUko Udako Ikastaroetan suizidioari aurre egiteko tresnei buruz aritzean.
Nafarroako Ospitale Gunea, artxiboko irudi batean. ©FOKU

Hilabetean %42 egin dute gora COVID-19agatik ospitaleratuek

Isabel Jaurena

647 paziente daude koronabirusak eraginda ospitaleetan Hegoaldean. Osasun agintariek zuhur jokatzeko eskatu diote gizarteari

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.