Erraustegia

Zubietako erraustegiaren jardueraren inguruko galderak erregistratuko ditu EH Bilduk

Erraustegiaren jardunaz dagoen «gardentasun faltak kezkatuta», ordezkaritza duen erakunde denetan erregistratuko ditu galderak: Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean, eta Espainiako Kongresuan. GHKn ekinbide administratibo bat ere abaituko dute.

jarraia192155.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 12a
13:11
Entzun

Zubietako erraustegiaren jardunaren «gardentasun falta» dela-eta kezkatuta dago EH Bildu. Abenduaren 11n instalazioa martxan jartzeko akta sinatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Baina informazio hori zalantzan jarri duten albisteak argitaratu dira hilabete horretan. Koalizioak zerrenda bat egin du: transformadore nagusia konektatzeko ahaleginetan izandako istripuak, Arkaitzerrekako kutsadura, energia sorkuntzaren inguruko datu nahasgarriak, emisioen kontrolik eza, edo jarduera baimenen kudeaketa susmagarria. Horien inguruan aldundiak emandako azalpenek ez dute gogobete EH Bildu, eta horregatik ordezkaritza duen erakunde denetara joko du.

«Dagoeneko hilabete bat igaro da erraustegia martxan dagoenetik. Ez zaie horren inguruko informaziorik helarazi hondakinen kudeaketaz arduratzen diren Gipuzkoako mankomunitateei», azaldu du Eneko Maioz Gipuzkoako koordinatzaileak. Horri aurre egiteko, GHKn ekinbide administratibo bat abiatuko dute. Bestalde, erraustegiaren legezkotasunaren inguruko idatzizko galderak erregistratuko ditu koalizio abertzaleak. Hau da, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean, eta Espainiako Kongresuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.