Gizon bati sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Zarautzen adin txikiko bat bortxatzea egotzita
Gizona ezingo da emakumearengana gerturatu zazpi urtean, eta ezingo da harekin komunikatu. Gainera, 100.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati Zarauzko (Gipuzkoa) 2017ko San Pelaio jaietan adin txikiko bat bortxatzea egotzita, Efe berri agentziak jakinarazi duenez. Eferen arabera, sexu erasoa egitea egotzi diote.
Kartzela zigorra ez ezik, beste hainbat zigor ere ezarri dizkio epaitegiak: erasotzailea ezingo da biktimarengana gerturatu zazpi urtean, ezta harekin komunikatu ere. Gainera, 100.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio egindako minagatik.
Azkenean sei urteko espetxe zigorra jarri badiote ere, zigor handiagoak nahi zituzten fiskaltzak eta akusazio partikularrak —biktimaren senideak—: bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu zuten.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.