Espetxe zigorra ezarri diote gazte bati, 2019ko Urteberri egunean Gasteizko Gaztetxean izandako gertakariengatik

Gasteizko Udaltzaingoa gaztetxera bertaratu zen goizaldean, hainbat auzokidek zaratarengatik protesta egin ostean. Bost pertsona atxilotu zituzten. Gazte asanbladak udaltzainen «jarrera probokatzailea» salatu zuen.

2019ko urtarrilaren 1ean joan zen Udaltzaingoa Gasteizko Gaztetxera. BERRIA
2021eko urtarrilaren 15a
11:39
Entzun

2019ko urtarrilaren 1ean Gasteizko Gaztetxera gerturatu zen Udaltzaingoa, ordu hartan eskainitako informazioaren arabera, hainbat auzokidek protesta egin zutelako norbaitzuk gaztetxean sortzen ari ziren zarataren harira . Bost pertsona atxilotu zituzten, eta egun horretan bertan gelditu ziren aske, epailearen aurretik igarotzeko esperoan. Lauk ezarritako zigorrak onartu zituzten 2020ko uztailean, eta, guztira, ia 10.000 euroko zigorra ordaindu behar izan zuten. Beste gazte bat, ordea, 2019ko urtarrilean espetxeratu zuten, eta ia urtebete egin zuen Zaballako espetxean. Aste honetan deklaratu du, eta hiru urteko eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, «agintaritzaren aurkako atentatua» leporatuta, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. 260 euroko isuna ere ordaindu beharko du bi delitu arinengatik, eta 396 euroko kalte-ordaina eman bi poliziari.

Egun hartako gertakariei dagokienez, gazte asanbladak jakinarazi zuenez, udaltzainak «oso modu oldarkorrean» sartu ziren gaztetxera, eta udaltzainek «jarrera probokatzailea» izan zuten. Haien arabera, «herri mugimendua eta okupazio mugimendua kriminalizatzea» zen helburuetako bat. Hala ere, nabarmendu zuten ez zutela eraikina hutsarazi, hainbat hedabidek albiste hori zabaldu ostean. Poliziak, berriz, azpimarratu zuen bertan zeudenek hainbat objektu jaurti zizkietela, gazteak oldartu egin zirela, eta Ertzaintzaren laguntza ere behar izan zutela egoerari aurre egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.