Etxeratzeko ordua aurreratzea aztertzen ari direla esan du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzak ezarrita dituen prebentzio neurriak «gogorrak» direla esan du, baina eskura nahi dutela etxeratze agindua aurreratzeko ahalmena.

Ordulari bat Donostian, etxeratzeko agindua indarrean sartu baino minutu batzuk lehenago, urriaren 26an. GORKA RUBIO, FOKU
arantxa iraola
2021eko urtarrilaren 15a
11:41
Entzun

Aste honetan bertan jakinarazi ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ebazten dituen Labi batzordeak azken erabakiak, baina horiek gogortzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. Gobernuko eledun Bingen Zupiriak gaur elkarrizketa batean esan duenez, ebatzita dauden neurriak «oso gogorrak» diren arren, buruan duten erabakietako bat da etxeratze agindua aurreratzea: «Zortziak eta seiak artean jartzea». Bide hori bera hartu beharko dute, adibidez, Ipar Euskal Herrian, Frantziako Gobernuak atzo erabaki horren berri eman baitzuen.

Naiz Irratian egin dioten elkarrizketa batean eman du Zupiriak asmoaren berri. «Lehendakariari gustatuko litzaioke, Frantzian egin duten eran, seietan edo zortzietan ezarri ahal izatea etxeratze agindua. Zenbaitek proposatzen duten konfinamendu erabatekoaren aldeko hautua egin aurretik, lehendakariak uste du badirela beste bide batzuk, eta hori izan daiteke bat».

Zupiriak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk behin baino gehiagotan eskatu diola Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi horretarako era izateko aukera emateko.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.