KPI

Elikagaiak izan ziren iaz gehien garestitutako produktuak

Urteko inflazioa negatiboa izan da, eta prezioek, oro har, %0,5 egin dute behera. COVID-19aren eragina nabaria izan da sektore batzuetan, garraioan bereziki.

Pertsona bat, saltoki batean. JAIZKI FONTANEDA (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko urtarrilaren 15a
11:51
Entzun

Inflazioak negatiboan amaitu zuen iaz Hego Euskal Herrian (-0,5), eta horrek eragin du produktu gehienen prezioek behera egin izana, kontsumitzaileentzat funtsezkoa den arlo batean salbu: elikaduran. Janarien eta edarien prezioak izan dira hain justu igo egin diren produktu bakarrenetarikoak eta, horien artean, gehien garestitu direnak: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %1,8 egin dute gora, eta Nafarroan, %1,5.

Aldiz, gehien merkatu direnak garraiorenak dira: %4,1 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5, berriz, Nafarroan. Sektore horretan nabaritu da, bereziki, COVID-19aren eragina, mugikortasunari ezarritako muga eta debekuengatik. Horrek eragin nabaria izan du beste sektore batzuetan ere. Komunikazioetan eta aisialdiarekin eta kulturarekin loturiko jardueren prezioetan, %4 eta %2,2 jaitsi dira, hurrenez hurren, lau lurraldeetan.

Argindarra, behetik

Urte hasieran eztabaida iturri bihurtu da etxeko energien prezioak garestitu izana (ura, argindarra, gasa eta ura, eta, bereziki, ura eta argindarra) . Iazko abenduan ere igo ziren produktu horien prezioak, baina ez urtarrileko lehen astean bezainbeste. Edonola ere, urte osoan zehar arlo horretan pilatutako beherakadagatik 2020an %0,2 baino ez dira igo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan %1,7 merkeagoak izan dira 2019ko prezioekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.