Enpresak

Faes Farmak planta bat izango du Derion, 200 langile berrirentzat

Bere produkzioa hirukoiztea espero du. 150 milioi inbertituko ditu lantegi berrian

Langile bat farmazia laborategi batean. HUGO DELGADO (EFE)
jokin sagarzazu
2021eko urtarrilaren 15a
12:29
Entzun

Faes Farmak 150 milioi euro inbertituko ditu lantegi berri batean, Derioko Parke Teknologikoan (Bizkaia). Horrekin, 200 lanpostu inguru sortzea aurreikusten du (egun 600 inguru ditu Euskal Herrian), eta, horri esker, egungo produkzio ahalmena hirukoiztea..

Aurten hasiko dituzte lanak, eta 2024an amaitu nahi dituzte. Lantegi berria enpresak Leioan (Bizkaia) duenari gehituko zaio. 60.000 metro koadro inguru izango ditu, eta 100 milioi sendagai unitate baino gehiago egiteko ahalmena izango du. Baliabide propioekin eta kanpo finantzaketarekin finantzatuko dira lanak.

Taldeak azaldu duenez, lantegi berriari esker, sendagai mota berriak produzitu ahal izango dituzte, eta gaur egun hirugarrenei azpikontratatuak dizkieten ekoizpen batzuk integratu. Horrekin batera, bere produktuen eraginkortasuna hobetzea eta kostuetan lehiakorragoak izatea espero dute.

«Muskulu industrial handiago horri esker, Faes Farma taldeak bere hedapen organikorako plan estrategikoa bete ahal izango du, sendagaien salmentak handituz, bai Espainian, bai nazioarteko merkatuetan», azpimarratu du ohar batean».

Bere 86 urteko historiako urterik onenetan da Leioako farmazia taldea. 2020an, 63 milioi euro irabazi zituen, irailera artean. 2019a inoizko onena izan zuen, eta 64 milioi lortu zituen urte osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.