Pfizerrek aldi baterako murriztuko du txertoen banaketa Europan

Ekoizpen gaitasuna areagotzeko asmoz, entregak murriztuko ditu datorren astetik aurrera.

Erizain bai Pfizer etxearen txerto batekin. MARKO DJOKOVIC/ EFE
2021eko urtarrilaren 15a
16:52
Entzun

Datorren astetik aurrera txerto banaketa aldi baterako murriztuko du Pfizer botika etxeak, ekoizpen gaitasuna areagotzeko. Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak iragarri du albistea aurrena, eta botika etxeak berak baieztatu egin du ondoren. Pfizer konpainiaren asmoa da aurten txerto gehiago ekoiztea; zehazki, urtean 1.300 milioi dosi ekoitzi beharrean, 2.000 milioi ekoitzi nahi ditu orain. Dosi ekoizpena areagotzeko prozesuan eta instalazioetan aldaketak egin beharko ditu enpresak, eta, horiek aurrera eramateko, moteldu egin behar du orain arteko ekoizpen erritmoa. Erabaki horren eraginez, urtarril bukaerako eta otsail hasierako bidalketak murriztuko dira, baina otsail bukaeran eta martxoan Europako herrialdeek dosi kopuru «dezente handiagoa» izango dute eskura, Pfizerrek ohar batean jakinarazi duenez.

Aldi baterako murrizketak Europako herrialde guztiei eragingo die. Norvegiak, adibidez, %17,7 dosi gutxiago jasoko du. Espainiak 350.000 dosi jasotzen ditu astero, baina, murrizketarekin, 62.230 dosi gutxiago izango ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.