Zuzeneko kontakizuna
Athletic txapeldun
Bitan berdindu du, eta luzapenean lortu du garaipenaren gola. Griezmannek sartu ditu kataluniarren bi golak. Lehenengoa De Marcosek berdindu du berehala, eta bigarrena Villalibrek, arauzko denbora amaitzear zela. Luzapenean, Williamsek sekulako gola sartu du, eta Messiri txartel gorria atera dio epaileak partida amaitzear zela. "Txapeldunak" kantatu eta pozik agertu dira zuri-gorriak partida amaitu ondoren. Ainara Arratibel BERRIAko kazetariak minutuz minutu eman du Athleticen garaipenaren berri.

* Atheticek hirugarren aldiz irabazi du Espainiako Superkopa, 1984an eta 2015ean irabazi ostean.
* Zuri-gorriak bitan izan dira markagailuan atzetik, baina nortasuna erakutsi dute, eta aurretik jarri dira.
* Iker Muniainek jaso du garaikurra. Pozez zoratzen ospatu dute garaipena zuri-gorriek. Aduriz ere izan da ospakizunetan.
Zuzeneko kontakizuna
Asier Villalibrek tronpeta, ospakizunean: "Athletic Club..."
🎺 ¡A ritmo de Asier Villalibre! #SupercopaDeEspaña pic.twitter.com/V9KUP4sXIG
— Fútbol en Movistar+ (@MovistarFutbol) January 17, 2021

Jon Ordoñez Garmendia
Epaileak partidaren amaiera adierazi duen unea
FINAL
— #Vamos de Movistar+ (@vamos) January 17, 2021
El Athletic, campeón de la #SupercopaDeEspaña cinco años después tras ganar al Barcelona por 2-3. pic.twitter.com/XEk87U98Jw

Jon Ordoñez Garmendia
Williamsen gola, apartekoa
Qué GOLAZO@Williaaams45 poniendo patas arriba la #SupercopaDeEspaña. pic.twitter.com/I5HCrpd2UX
— Fútbol en Movistar+ (@MovistarFutbol) January 17, 2021

Jon Ordoñez Garmendia
Athletic ahalegin handia egiten ari da presioan. Ikusteke dago fisikoak eusten dion. Hor egon daiteke bigarren zatiari begira gakoetako bat. Aulkian jokalari hauek ditu Marcelinok taldea freskatzeko: Morcillo, Vesga, Ibai, Nuñez, Vesga, Berenguer, Lekue, Sancet, Villalibre, eta Ezkieta atezaina.

Ainara Arratibel Gascon
Bana lehen zatian. Athletic ondo presioan, eta Bartzelona atzean sartuta eta ohi ez bezala jokoaren ekimenari uko egiten. Justua izan da berdinketa. Bartzelonak ia aukerarik sortu gabe lortu du lehen gola, eta berehala berdindu du Athleticek. Jokaldi polita zuri-gorrien berdinketarena.

Ainara Arratibel Gascon
2015eko Superkopako finala
Gozoagoa da zale zuri-gorriek Bartzelonaren aurka jokatutako azken Superkopako finalaz duen oroitzapena. 2015ean izan zen, eta Athletic nagusitu zen. Joanekoan gau gogoangarria izan zen San Mamesen, Athletic 4-0 gailendu baitzen. Adurizek egin zituen hiru gol, eta San Josek bat. Itzulikoan, Nou Campen emaitza bana izan zen. Zuri-gorrien gola Adurizek sartu zuen.
Ainara Arratibel
Bartzelonaren ibilbidea
Bartzelonari gehiago kostatu zitzaion finalerako sailkapena lortzea. Penaltietan egin zuen, Realaren kontra. Arauzko denbora eta bi luzapenak bana amaitu ziren. Bartzelonaren gola De Jongek egin zuen, eta Realarena Oiartzabalek. Penaltietan Ter Stegenek hiru penalti gelditu zituen, erabakigarria izan zen.

Ainara Arratibel Gascon
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.