Pobrezia energetikoa

Sortuk konpainia energetikoen «diru gosea» salatu du

Iberdrola dorrearen parean egindako mobilizazio batean, pobrezia energetikoaren erantzuleak direla leporatu diete energia konpainiei. Metalezko zortzi bidoi sutan zirela, «lapurrak» deitu diete.

jarraia192430.jpeg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 18a
20:25
Entzun

Sutan zeuden zortzi bidoi, eta horietako bakoitzean letra bat idatzita. Bidoi denen artean lapurrak hitza osatuta, mobilizazioa egin du Sortuk Bilboko Iberdrola dorrearen parean. Era horretan salatu du alderdiak «energia alorreko enpresen jardun mafiosoa». «Lapurrak» direla aurpegiratu diete, ia bi hamarkadaz fakturak igotzen aritu ondoren energiaren gastua %30 dutelako orain, Hego Euskal Herrian 185.000 pertsona pobrezia energetikoan bizi diren sasoian. Egoera horren erantzuleak konpainia energetikoak direla salatu du Sortuk mobilizazio horretan.

Honela hitz egin du Carlos Renedo Sorturen kontseilu nazionaleko kideak: «Lapur hutsak zarete! Zuen diru gosea aseezina da. Iberdrolak 2.681 milioi euroren irabazi garbiak izan zituen iaz, urtarriletik irailera. Etekinak lortzeko edozer egiteko prest zaudete». Horregatik, konpainia energetikoen “pribilegioa” amaiarazi behar dela aldarrikatu du, eta krisia kapitalak ordaindu behar duela esan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.