2020ko Michelin izarrak

Lapurdi eta Nafarroa Behereak bi Michelin izar galdu dituzte

Lapurdi eta Nafarroa Behereko Michelin izardunak hamabi jatetxe ziren, baina hamar dira orain. Donibane Garaziko Hotel des Pyrenees hotel-jatetxeko Filipe Arranbide izan da galdu dutenetako bat. Bigarrena, berriz, Donibane Lohizuneko Brouillarta jatetxeko Guillaume Roget sukaldariari kendu diote. Bestalde, Michelin izar berdea banatu diete Ezpeletako Choko ona eta Irisarriko Art’zain jatetxeko hiru sukaldariei.

Artxiboko irudi batean, Filipe Arranbide lanean. GAIZKA IROZ
Ainize Madariaga
2021eko urtarrilaren 19a
15:03
Entzun

Atzo eman zuen Michelin gidak 2020ko bere izarren banaketen berri. Donibane Garaziko Hotel des Pyrenees hotel-jatetxeko Filipe Arranbidek du galdu izarra. Haren aita Firmin Arranbidek 1975an bildu zuen izarra, eta 2000an galdu. Baina semeak segida hartzearekin berreskuratu egin zuten, gaur arte.

Donibane Lohizuneko Brouillarta jatetxeko sukaldariak 2019an jaso zuen izarra galdu berria du, baina egoera desberdina da. Izan ere, proiektu berri batean murgiltzeak dio galarazi Guillaume Rogeti. Jatetxeak zabalduko direlarik ezagun eginen du egitasmo berri hori Ephemere pianoan. Aurreikusitako berria da hau, hots.

Ezin bazterrean utz Michelinek banatu berri dituen izar berdeak. Jasotzen duenari saritu nahi diote elikaduaren behar gabeko xahutzearen kontrako borroka, bai berriztagarriak ez diren energien aurkakoa ere. Kasurako, Lapurdiko bi jatetxeko hiru sukaldariek jaso dute: Ezpeletako Choko onako biek: Flora Le Pape eta Clement Guillemotek, eta, Irisarriko Art'zain jatetxeko Henri Ameztoiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.