Albistea entzun

Bidenen kargua hartzea

Biden: «Demokraziak irabazi du»

Konstituzioa eta AEBak defendatuko dituela hitzeman du Bidenek, eta ez direla berriz ikusiko urtarril hasieran Kapitolioan ikusitako irudiak. «Mundua guri begira dago gaur, eta mezu bat helarazi nahi diet: Amerika indartsuago altxatuko da. Gure aliantzak berreskuratuko ditugu, eta elkarlanera itzuliko gara», adierazi du ekitaldian.

Banderen zelaia

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko urtarrilak 20

* Klima larrialdia, pandemia eta migrazio politika Bidenen lehen neurrien artean.

* Trump, Etxe Zuria uztean: «Nolabait itzuliko gara».

* Trumpek barkamena eman dio bere estrategia buru ohi Bannoni.

Zuzeneko kontakizuna

18:33

Amaitu da Joe Bidenen kargu-hartze ekitaldia. Badoaz estatuburu berria eta haren gobernuko kideak. Gar bertan hartuko ditu Bidenek lehen erabakiak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:26

Kargu hartzearena ekitaldi itxia izanik, jendeak kalean jarritako pantailen eta telefono nahiz telebisten bidez jarratu du ekitaldia.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:15

Konstituzioa eta AEBak defendatuko dituela hitza eman du Bidenek, eta ez direla berriz gehiago ikusiko urtarril hasieran Kapitolioan ikusitako irudiak. «Jainkoak bedeinka dezala Amerika, eta Jainkoak bedeinka ditzala gure tropak» esanez amaitu du Bidenek agerraldia

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:10

«Mundua guri begira dago gaur, eta mezu bat helarazi nahi diet, Amerika indartsuago altxako da. Gure aliantzak berreskuratuko ditugu eta elkarlanera itzuliko gara». Nazioarteari zuzendutako mezua.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:08

Twitterreko AEBetak presidentearen @POTUS eta haren emaztearen @FLOTUS kontuak badituzte jabe berriak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:07

Bidenek ez du orain arte Trumpen izena aipatu ere egin, baina bai gaitzetsi hark utzitako ondarea. «Desadostasunek ez dute zertan zatiketa eragin. Denentzako presidente izaten ahaleginduko naiz. Azken hilabete eta asteek ikasgai mingarria utzi digute. Badira egiak eta badira gezurrak».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

18:02

"Eskuin muturra, arrazakeria... guztien aurka egingo dugu eta guztiak garaituko ditugu"

«Eskuin muturra, arrazakeria... guztien aurka egingo dugu eta guztiak garaituko ditugu. Batasuna nagusituko da». Charlottesvilleko gertakariek bultzatuta erabaki zuela presidentetzara aurkeztea, hori azaldu du estatuburuak. «Badakit demokraziaz hitz egiteak txorakeria iduri lezakeela egunotan. Baina batasunik gabe ez da bakerik. Politikagintzak ez du zertan sute bat izan bidean harrapatzen duen guztia suntsituz».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:57

Biden: "Demokraziak irabazi du"

Kideei eta hautesleei eskerrak ematen hasi du Bidenek agerraldia. «Demokraziak irabazi du. Demokraziaren eguna da. Amerikarena».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:50

Biden da AEBetako 46. presidentea

Familia osoa aldamenean duela, eta Jill Biden emazteak eskuetan hartutako familiako Bibliaren gainean eskua jarrita egin du karguaren zina Joe Biden presidente hautatuak. Hasi da legealdi berria.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:48

Trumpek ez ditu kargu hartze ekitaldiko ohitura guztiak eten. Buruzagi errepublikanoak gutun bat utzi du Etxe Zurian Bidenentzat, aurrez Obamak Trumpentzat, edo Geogre W. Bushek Obamarentzat egin bezala. Ohitura Ronald Reaganek kargua utzi zuen garaitik dator.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:46

Normalean jendetza egon ohi de Kapitolioaren ataria AEBetako banderez bete dute antolatzaileek, koronabirusak hildako herritarren omenez. Hain zuzen ere, pandemia gelditzea jarri du administrazio berriak lehentasuntzat.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:44

AEBek badute presidenteorde berria. Poza nabarmena da Harrisen aurpegian.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:43

Klobucharrek Sonia Sotomayor epaileari eman dio hitza. Lehen emakumezko ez-zuria AEBetako Auzitegi Gorenean. Harekin egin du karguaren zina Harrisek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:38

Ekitaldia hasi den unetik maskararik gabe agertu den lehen pertsona da Lady Gaga.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:37

Lady Gagak abestuko du ereserki nazionala.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:31

Orain arteko banaketaren amaiera islatzeko, Roy Blunt senatari errepublikanoak hartu du hitza Klobucharren ostean, eta «adiskidetzearen unea» dela nabarmendu du: «Amerikar guztientzako etorkizun hobea eraikiko dugu».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:28

Amy Klobucharrek hartu du hitza, Senatuko demokraten buru izango denak: «Gaur da eguna demokrazia berriz ere altxatuko dena, hautsa kenduko duena eta aurrez hasitako bidera itzuliko dena. AEBak berriz altxatuko dira gaurtik».

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:22

Heldu da Mike Pence presidenteordea ere. Trumpek ez bezala, Pencek parte hartuko du ekitaldian. Aldiz, senar-emazteak ez dira egon Etxe Zurian Donald eta Melania Trump agurtzeko.

Azken egunetan hoztu egin da bi buruzagien arteko harremana, batez ere urtarrilaren 6an presidentearen dozenaka jarraitzaile indarrez Kapitolioan sartu zirenetik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:18

Karguren zina hemengo 18:00ak pasatxo direnean egingo dute Bidenek eta Harrisek. Presidenteordeak Auzitegi Goreneko epaile Sonia Sotomayorrekin, egingo du karguaren zina.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:12

Orainik karguaren zina egin ez duen arren, dagoeneko iragarri ditu Bidenek bere agintaldiko lehen neurriak izango direnak: Koronabirusaren pandemiari aurre egite aldera, maskararen derrigorrezko erabilera ezarriko du; Trumpek gehiengo musulmana duten hainbat herrialdetako biztanleei AEBetara bidaiatzeko ezarri zien debekua indargabetuko du; eta Mexikorekiko mugan migratzaileen sarrera eragozteko horma eraikitzeko lanak etengo ditu

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:08

Presidente ohi eta ordezkari politikoak Kapitoliora iristen hasi diren une berean aireratu da Air Force One hegazkina Floridarantz, barruan Donald eta Melania Trump dituela. Buruzagi errepublikanoarentzat, baina, gero arte bat izango da gaurkoa, ez baitu erabat baztertu lau urte barru itzuliko ez denik. Hala iragarri du Florida aldera abiatu aurreko minutuetan: «Nolabait itzuliko naiz»

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

17:04

Biden eta Harrisez gain, ekitaldian zango dira Barack Obama presidente ohia, Hillary Clinton buri demokrata, Bernie Sanders senatari progresista eta Ordezkarien Ganberako presidente Nancy Pelosi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

16:58

Minutu gutxi barru hasiko da Washingtonen Joa Bidenen eta Kamala Harrisen legealdi berria. Ekitaldi berezia izango da, ohiko jendetzarik gabea eta sekula ikusi gabeko segurtasun neurriekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...