Izurriaren aurka neurri «gogorrak» ezarrita daudela esan du Illa ministroak, zorrozteko eskeen aurrean

Jaurlaritzak 19:00etako jarduera oro bertan behera uzteko proposamena eraman du, eta etxeratzeko agindua aurreratzekoa

arantxa iraola
2021eko urtarrilaren 20a
17:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du zer proposamen eraman duen COVID-19aren inguruan Espainiako Gobernuarekin eta autonomia erkidegoekin egin duen bilerara. 19:00etatik aurrera establezimendu guztiak ixteko eskatu du, eta jarduera klase guztiak bertan behera uzteko; soilik botikak eta auto gidariei zerbitzua emateko errepideko guneak egongo dira irekita. 20:00etatik aurrera kalean ez inor ibiltzeko eskea ere egin du; alegia, etxeratzeko aginduak ezartzen duen muga bi orduz aurreratzea. Herrien arteko joan-etorri guztiak ere mugatzea erantsi du proposamenera. Espainiako Osasun ministro Salvador Illak erantzun du, ordea, jada «gogorrak» direla egun indarrean dauden neurriak, eta itxaron egin behar dela horien ondorioak ikusten hasteko. Horiek horrela, oraingoz autonomia erkidegoei neurri zorrotzagoak hartzeko eskumenik emateko asmorik ez dutela adierazi du, baina aztertuko dituztela egin diren eskabideak.

Eusko Jaurlaritza esaten ari da, ordea, harago egin behar dela. Bilerara eraman duen proposamenean eskatu du, baita ere, espazio publiko zein pribatuetan, bizikideez aparte, gehienez ere lau pertsonako taldeak onartzeko eskea. Intzidentzia handia duten herrietan, ostatuak itxi egiten dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, taldeko kirol jarduerak ere bertan behera geratzen dira, eta irizpide hori bera «orokortzeko» ere eskatu du.

Behin neurriok ezarrita, «hamabostean behin» berrikustea proposatu du Jaurlaritzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.