Irak

Eraso suizida batek gutxienez 28 hildako eragin ditu Bagdaden

Bi leherketa izan dira hiriburuaren erdiguneko Al-Tayaran plazako merkatuan. Zaurituak 70etik gora dira.

Irakeko segurasun indarrak, gaur, Bagdadeko Al-Tayaran plazaren inguruan, eraso suzidaren ostean. AHMED JALIL, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2021eko urtarrilaren 21a
11:41
Entzun

«Eraso terrorista bat» izan da Bagdaden, Yahia Rasul Irakeko armadaren bozeramailearen esanetan. Azaldu duenez, bi erasotzailek beren buruaz beste egin dute, eskura zituzten lehergailuak aktibatuta, Poliziarengandik ihes egiten ari zirenean. Datu ofizialen arabera, gutxienez 28 dira hildakoak, eta zaurituak, 70etik gora.

Leherketak Bagdad erdigunean gertatu dira, Al-Tayaran plazan egin ohi den bigarren eskuko arropa merkatu batean. Irakeko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, biktimak inguruko zortzi ospitaletara eraman dituzte anbulantzian.

AEBen inbasioaren ondorengo urteetan, ugariak izan dira lehergailuen bidezko eraso suizidak Bagdaden, baina kopuruak nabarmen egin du behera hiriburuan azken urteetan. Gisa horretako azken erasoa 2019ko ekainean izan zen.

Estatu Islamikoaren aldekoek aldarrikatu dituzte orain arte eraso suizida gehienak. Aldiz, Iranek babestutako miliziek gehiago erabili dituzte misilen eta morteroen bidezko erasoak, AEBetako indarren nahiz enbaxadaren aurka egiteko. Oraingoz, inork ez du gaurko erasoa bere egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.