Euskara

Korrikak amaitu behar zuen egunean, ekitaldiak egingo ditu AEK-k

Oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten eta non, baina unean uneko osasun neurrietara egokitutako “ekitaldi xumeak” izango dira, martxoaren 28an.

jarraia192567.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko urtarrilaren 21a
12:12
Entzun

2021ean Korrikarik ez da egingo, baina euskararen aldeko lasterketa amaitzekoa zen egunerako, hainbat tokitan ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k. Hala jakinarazi du gaur euskaltegien sareak, ohar bidez, eta euskaltzale denei dei egin die martxoaren 28a agendan markatzeko. Egitasmoaren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituztela ere adierazi dute.

AEK-k efemeride bat ekarri du gogora ohar horretan. Egun hauetan, 55 urte bete dira Rikardo Arregi kazetari eta euskaltzaleak, beste euskaltzain batzuen babesarekin, Euskaltzaindiari helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia igorri zionetik. “Gerora, AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria”, oharrean azaldu dutenez. 55 urte geroago, AEK-tik berretsi dute helduen euskalduntze eta alfabetatzeak berebiziko garrantzia dutela oraindik ere “inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.