Albistea entzun

Santurtzi atera da gaur eremu gorritik, eta Aretxabaleta sartu da

Lau udalerri izango dira orain ere eremu gorrian.

Oñati, artxiboko argazki batean.
Oñati, artxiboko argazki batean. Juanan Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko martxoak 6 08:25

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda. Zerrenda hori astelehenero eta ostegunero eguneratuko du Jaurlaritzak, eta biharamunean sartzen da indarrean. Eremu gorrian dauden udalerrietan, eskola kirola bertan behera utzi beharko dute, baina jada ez dute ostalaritza itxi beharko. Herri horietako bizilagunak, ordea, ezingo dira mugakide dituzten herrietara joan, ezta federatuta egon arren kirola egitera atera ere.

Orain, lau udalerri daude eremu gorrian:

5.000 biztanletik gora (3):

Bizkaian: Derio.

Gipuzkoan: Aretxabaleta eta Oñati.

5.000 biztanletik behera (1):

Gipuzkoa: Ibarra.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasunbideko erietxe bat, Tuteran (Nafarroa). ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kutsatuen kopurua behera eta behera ari da Hegoaldean

Gotzon Hermosilla

Beste 365 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 29 gutxiago. Kutsatutako gaixo bat hil da Nafarroan, 74 urteko gizonezko bat

Erizain bat Galdakaoko ospitalean lanean. ©ANDONI LUBAKI / FOKU
Ertzaintzaren kontrol bat Donostia eta Pasaia artean (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herrien artean asteartetik mugitzea baimendu du Labik

Ion Orzaiz - Andoni Imaz

Udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera utziko du Jaurlaritzak asteartean. Intzidentziak behera egin arren, gainerako neurriek indarrean segituko dute, «egoerak hobera egin arte»

Koronabirusa egunez egun

Koronabirusaren krisiari buruzko buletin berezi honek azken 24 orduetan gertatutakoaren gakoak eskainiko dizkizu. Arratsaldero jasoko duzu.