Sexu abusuak

Jesuiten arabera, Hegoaldean hamasei adingaberi egin dizkiete abusuak azken 100 urteetan

Iruñeko Jesuiten ikastetxea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Igor Susaeta.
2021eko urtarrilaren 21a
14:14
Entzun

Jesuitek argitara atera dute Erlijioso jesuitek Espainiako probintzietan egindako abusuak txosten bat: 1920ko hamarkadaren amaieratik 2020ra arte Hego Euskal Herrian hamasei adingaberi egin dizkiete abusuak. Txostenaren arabera, 65 apaizek egin zituzten abusu horiek; gehienak, eskoletan. 65 abade horietatik 48 hilda daude.

Hamalau kasutan, apaiz horiek behin baino gehiagotan abusatu zuten, eta beste 51 kasuetan, berriz, horien jarreraren aurkako salaketa bakarra zegoen jarrita. Hori jaso dute txostenean. Biktimak zer sexutakoak ziren aintzat hartuta, pairatu zituzten adingabeen artean 46 mutilak ziren, eta hemezortzi neskak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.