Carolo 50-57 Gernika

Eskura du sailkapena

Gerniak partida bikaina jokatu du, eta 50-57 hartu du mendean Carolo multzo faseko bigarren lehian. Gaurko Biharko partidaren zain, ia ziurra da aurrera egingo duela. Colhadok 21 puntu sartu ditu, eta 15 errebote jaso. Onena izan da.

ainara arratibel gascon
2021eko urtarrilaren 21a
22:14
Entzun

Lointek Gernikak ia bi oinak ditu Eurokopako hurrengo fasean. Partida bikaina jokatu, eta bizkaitarrek 50-57 hartu dute mendean Fammes Carolo, multzoko faseko bigarren partidan, Valentziako burbuilan. Frantziako taldea zen itxuraz multzoko talderik indartsuena, baina Mario Lopezen taldeak txiki utzi du. Bihar jokatuko du azken partida Clarinosen aurka (21:00, ETB4). Baina galduta ere, ia ziurtzat jo daiteke hurrengo fasean izango dela. Handia izan da Nadia Colhadok egindako partida. Brasildarrak 21 puntu sartu ditu 15 errebote jaso eta hiru asistentzia banatu, bere talde ohiaren kontra. Eskerga izan da ere Arrojo, Lo eta Ivanovic bezalako jokalariek egindako lana eta ekarpena.

Hirugarren laurdenaren azken txanpan, gehien sufritzen ari zenean, ez du amore eman Gernikak. Jokalari garaiekin egindako zonakako defentsa eraginkor batekin, partida irauli, eta garaipena eskuratzea lortu du. Meritu handikoa. Izan ere, bere saskiratzaile onenak, Angela Bojrklundek, ez du punturik sartu. Gainera, errebotean nagusi izan da Caroloren tankerako talde fisiko baten aurrean.

Hasieratik ikusi da Gernikak lehen norgehiagokan baino zailtasun gehiago izango zituela saskiratzeak lortzeko. Ahalmen fisiko handiko taldea zuen aurrean, eta teknikoki abila. Frantziarrek min egin diote partida hasieran bere trantsizio azkarrekin, eta 8-2 jarri dira aurretik. Jokaldiak ondo landuz, eta Lo eta Colhado gidari zirela, partida orekatzea lortu dute bizkaitarrek: 10-10 berdinduz. Pena bakarra Lok hiru falta egin dituela lehen laurden horretan. Baina  lehiakor izan da Gernika, lan serioa eginez, eta  lehen 10 minutuak aurretik amaitu du: 15-18, Colhadok txirrina jotzearekin batera sartutako saskiratze batekin.

Frantziarrak deseroso ari ziren. Mario Lopezen taldeari ez zitzaion lehia joan- etorrikoa izatea komeni, eta pazientziaz jokatu du. Baina ez du partida apurtzen jakin, erasoan pare bat jaurtiketa argi ez dituelako sartu. Hori baliatu egin du Carolok artean izandako abantailarik handiena lortzeko: 30-23. Bigarren aukerak ederki aprobetxatu dituzte frantziarrek, Gernika nekea antzematen hasi baitzen defentsan.

Carolo 35-31 iritsi da arruretik atsedenaldira, eta hiruko batekin ekin zion hirugarren laurdenari. Neurketa hautsi nahi zuen. Laurden horren erdian bederatzi punturen aldea zuen: 42-33. Baina Gernikak ez ditu besoak jaitsi. Buchek hartu du taldea gidatzeko ardura, eta zonakako defentsari esker partidan sartuta jarraitu du, eta bere alde jartzen jakin du. Ivanovicen 3+1eko jokaldi batekin berdindu egin du neurketa: 44-44, baita aurretik jarri  ere. Hirugarren laurdena sei puntu aurretik bukatu du: 44-50.

Laugarrena ere bikain hasi du, eta bederatzira handitu du errenta: 44-53. Defentsan, Carolori ez zion zirrikiturik uzten. Frantziarrek estutu egin dute, eta hiru puntura jarri ziren: 50-53. Baina bizkaitarrek ondo eutsi diote, eta beste behin Colhadok gauzak bere lekuan jarri dute, biko bat sartu, eta errebote bat jasoz. Garaipen handia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.