EIBAR 1-2 ATLETICO MADRIL

Zigor handiegia jaso du

Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, Ipuruan. Dmitrovicek sartu du partidako lehen gola, penaltiz, baina Luis Suarezek bi egin ditu, eta buelta eman dio emaitzari. Penaltiz sartu du bigarrena, 89. minutuan.

Atletico Madrileko jokalariak, Luis Suarezek penaltiz sartutako gola ospatzen, partidako bigarrena. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Julen Etxeberria.
2021eko urtarrilaren 21a
23:35
Entzun

Azken bi partidetako itxura hobetu du Eibarrek, baina ez da nahikoa izan punturen bat lortzeko. Azkenaldian sarritan gertatu zaien moduan, eibartarrak aurretik jarri dira, baina ez dira gai izan aldeari eusteko, eta, azkenerako, esku hutsik geratu dira. Horren ondorioz, jaitsiera postuetatik urrundu ezinik jarraituko dute. Bi puntura baino ez dituzte.

Neurketa bikain hasi dute Jose Luis Mendilibarrek entrenatutakoek. Muto arean sartu da, eta penaltia egin diote. Edu Expositok eta Sergi Enrichek azken bi penaltiak huts egin zituztenez, Marko Dmitrovicek ezustean hartu du penaltia botatzeko ardura. Ondo bota ere. 1-0. Hamabigarren minutua zen. Espainiako Lehen Mailan gola sartu duen bederatzigarren atezaina da serbiarra. Duela hamar urte ez zuen atezain batek gola sartu. Dani Aranzubia izan zen azkena, Deportivon ari zenean. Euskal taldeen artean, berriz, Claudio Bravo izan zen azkena, duela 11 urte, Reala Bigarren Mailan ari zenean. 

Gola jasota, Atletico Madrilek aurrera egin du, eta pixkanaka-pixkanaka arriskua sortzen hasi da. Hala, 40. minutuan Luis Suarezek banakoa lortu du, eta banakoarekin amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian, parekotasunari eutsi diote bi taldeek. Neurketa banakoarekin amaituko zela zirudien, baina, lehia amaitzear zela, Arbillak penaltia egin dio Luis Suarezi, eta aurrelariak ez du barkatu. Bigarren gola sartu du, eta garaipena eman dio Espainiako taldeari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.