Gorpu baten zatiak aurkitu dituzte Barrikan

Ertzaintzak ikerketa bat hasi du, gertatutakoa argitzeko asmoz. 

jarraia192691.jpg
2021eko urtarrilaren 23a
10:10
Entzun

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du atzo Barrikako (Bizkaia) eremu basotsu batean gorpuzki batzuk aurkitu ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, 15:30ak aldera dei bat jaso zuten larrialdi zerbitzuek, gorpu baten atalak topatu zituztela esanez. Ertzaintzak giza gorpu batenak direla baieztatu du, eta ikerketa bat hasi du. Hainbat agente eta forentse bat inguruan dira, «zer gertatu» den argitzeko asmoz. Halere, lehen ikerketen arabera, kriminalitate zantzurik ez dagoela azaldu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.