Indarkeria matxista

Durangon gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Erasotzaileak kristalezko botila bat jaurti zion, eta ihes egin. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.

Indakeria matxistaren aurkako mobilizazio bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko urtarrilaren 23a
10:23
Entzun

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Durangon (Bizkaia), bikotekide ohiari kristalezko botila batekin eraso egiteagatik. Atxilotuak aurpegira bota zion botila, eta biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten eragindako lesioen eraginez.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, 18:30ak aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari gizonezko batek emakume bati eraso egin ziola hiriko Ezkurdi plazan. Agenteak iritsi zirenerako, hainbat zauri zituen emakumeak, eta erasotzailea ihes eginda zegoen. Handik gutxira atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.