Koronabirusa

Arantxa Tapiak positibo eman du COVID-19an

Etxean dago, eta eztul arina dauka.

Tapia, eskuinean, asteazkenean Sidenorrera eginiko bisitan. IREKIA
2021eko urtarrilaren 23a
18:36
Entzun

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Ingurumen sailburuak positibo eman du COVID-19a atzemateko proban. Jaurlaritzak berak larunbatean jakinarazi zuenez, etxean dago, eta eztul arina dauka.

Tapiak ostegunean jakin zuen positibo eman zuela, eta, harrezkero, etxean dago. Astelehenean esango diote noiz arte egon behar duen itxialdian. Bere azken ekitaldi publikoa asteazkenean izan zen: Sidenorrek Basaurin (Bizkaia) daukan lantegira joan zen.

Astelehenean bertan, hondakinen prebentzio eta kudeaketa planaren zirriborroaren aurkezpena dauka Tapiak, eta, Jaurlaritzako atarian ageri denez, telematikoki hartuko du parte sailburuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.