REALA 2-2 BETIS

Azken unean egin dio ihes garaipenak

Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan garaipena lotzeko, eta Betisek ondo aprobetxatu du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko

Jon Bautista, jota, Betisek binakoa egin eta gero. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Jon Ander De la Hoz.
2021eko urtarrilaren 23a
22:30
Entzun

Inor gutxi harritu da gaur Betisek bigarren gola sartu duen unean: «Aurrez ikusia zegoen», esan du zalerik baikorrenak. Hobe da kontrarioek esandakoa ez aipatzea.Lotsagorritzea izango baitzen. Izan ere, lotuta zuen garaipen bat kareletik bota du Realak. Betisen aurka irabazten joan da, 85. minutura arte, baina azkenean puntuak banatu egin dituzte espainiarrekin. Joaquin Sanchezek gola egin du 90. minutua gainditua zela, eta orduantxe amaitu da donostiarren alegrantzia.

Hasi, ondo hasi du partida Realak. Espainiako Kopan zelairatutako hamaikakoari jaramon egin dio Imanol Alguacilek, eta saiatu egin da zerrenda orekatu bat prestatzen. Apustua ez zaio balekoa izan, ordea. Lehen zatian orekari eutsi arren, ez du alderik atera, eta garesti ordaindu du hori bigarren zatian. Freskotasunetik urrun aritu arren, Alexander Isak izan da donostiarren aldetik gehien saiatu dena, eta lortu du bere saria. Hark jarri du aurretik Reala, 48. minutuan. Bazirudien zaleak ahaztu egin zirela Willian Joseren irteerarekin. Isakek lehen saialdian kale egin du, eta bigarrenean bere aldera jauzi zaio baloia. Jo du, zetorkion moduan, sareetan sartzeko. Suediarrak ez du hutsik egin, eta gisa horretara aurretik jarri du Reala.

Ordura arteko poza are gehiago poztu da atsedenaldiaren ondoren. Reala markagailuan aurretik zela, saiatu da arerioari neurria hartzen, baina ez hori bakarrik, diferentziak markatzeko saiakerak ere egin baititu. Ez baita gauza bera gol bateko aldea izan, edo birena. 57. minutuan heldu da hori. Erdiz erdi egindako jokaldi bat eta gero, Isakek asmatu dun bi atzelarien artean zuloa aurkitzen, eta Mikel Oiartzabalek bakar-bakarrik hartu du baloia. Eibartarrak ez du hutsik egin: Betiseko atezain Joel Roblesen gainetik bota du baloia, eta 0-2koa egin du. Ordu erdiren faltan, ezin gusturago ziren realzaleak.

Kukuak oker jo die, ordea. Ordutik aurrera, ezin asmaturik aritu dira txuri-urdinak, eta kosta zaie norgehiagokari norabidea hartzea. Betisek asmatu du horretan. Realak hirugarren gola sartzeko abaguneak izan baldin baditu ere, ez du asmatu, eta hori ezin hobeto probestu dute Manuel Pellegrini entrenatzaile txiletarraren jokalariek. Galdetu, bestela, hark zuzendutako jokalariei. Markagailuak 85. minutua zela azaldu duenean izandako aukera probestu egin du Sergio Canalesek. Realeko jokalari ohiak ez du barkatu atearen aurrean izan duen aukera, eta 2-1koa egin du.

Egoera horretan, markagailuari eustea beste zereginik gabe aritu dira Realeko jokalariak. Ordura arte lortua zuten altxorra, praktikan hiru puntu emango zizkien, baina ez dute asmatu emaitza horri eusten. Epaileak amaiera adierazi baino lau minutu lehenago heldu da sorpresa. Donostiarrak 2-1 aurretik zirela, erasora egin dute Pellegriniren jokalariek, eta Joaquinek ez du barkatu. Ordura arteko txuri-urdinen abantailak ezerezean utzi ditu erdilari espainiarrak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.