auto istripua

Gizonezko bat hil da Donostian auto istripu batean

Gaur gauean gertatu da ezbeharra, GI-20 errepidean. 

GI-20 errepidearen zati bat, Donostia inguruan. GOOGLE MAPS
2021eko urtarrilaren 24a
09:46
Entzun

Gizonezko bat hil da GI-20 errepidean, Donostia parean, auto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 45 urteko gizonezkoa gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera zen, 00:15 aldera. Ertzaintza ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da. 

Gizonezkoa, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, harrapatuta geratu da auto barruan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.