Altuna III.a-Mariezkurrena II.a 22-10 Olaizola II.a-Rezusta

Erakustaldia eman dute Altuna III.ak eta Mariezkurrena II.ak

Aise gailendu zaizkie Olaizola II.a-Rezustari, eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute. Bigarren dira sailkapenean.

Altuna eta Olaizola, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2021eko urtarrilaren 25a
09:20
Entzun

Zertarako gai diren erakutsi dute Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak. Eskuratutako azken puntuari esker, bigarren dira Binakako Txapelketako sailkapenean, eta argi utzi dute kontuan izan beharreko bikotea direla. Atzo 22 eta 10 irabazi zuten Olaizola II.a-Rezustaren aurka, Baikoko bikote baten aurka jokatu duten lehen neurketan.

Arrazoi horrexegatik, atzokoa neurketa berezia zen Mariezkurrenarentzat. Berriozarkoa profesionaletara itzuli berri da, Asperekin, Baiko utzi eta hiru hilera. Erakustaldia eman zuen atzo, Altunarekin batera: hamabi tanto egin zituen amezketarrak. Bere bikotekidearekin gustura agertu zen Altuna partidaren ostean: «Jonek izugarri ondo jokatu du, plazera da harekin bikotea osatzea. Gustuko ditu erronkak, eta ez dio beldurrik inori».

Izan ere, hasieratik bideratu zuten neurketa nahi zuten moduan; sei eta huts irabazten hasi ziren, eta hortik aurrera errenta handitu soilik egin zuten. Ezin izan zieten aurre egin Olaizolak eta Rezustak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.